Osakidetzako II. Euskara Planari LAB sindikatuak egindako ekarpenak

Azken ikasturte honetan, Osakidetzako euskara plana denon ahotan egon da. 2013Ko Ekainaren 17an Eusko Jaurlaritzak gasteizen Lehengo euskara Planaren ebaluazioa aurkeztu zigun eta baita hurrengo euskara planaren oinarriak. Bilera horretan, euskara plan berri horren diseinuan eta garapenean langileon parte hartzea ezinbestekoa zela adierazi genuen eta bigarren euskara Planean parte hartzeko prestutasuna adierazi genuen.

Beraz, aurreko Azaroaren 29an Mahai sektorial bat burutu zen bigarren euskara planaren diseinuan sindikatu ezberdinok egindako ekarpenen berri emateko eta hurrengo plana negoziatzeko. Baina beti bezala negoziaztzeko aukerarik ez zen egon, langileon ordezkariei onartutako ekarpenak aurkeztu zitzaizkigun eta negoziatzeko aukerarik ez zen egon. LAB sindikatuaren ustez, euskara plan berri honen gakorik nagusienetarikoa langileekin euskararen inguruan adostusunak eraikitzea eta langileok eta euskara plan honen garapenean parte hartzea da.

Jarraian aipatzen dizkizuegun ekarpenak LAB sindikatuak egindakoak dira:

Sarrera:

Egun, LAB sindikatuaren ustez, Euskararen erabilera normalizatzeko plangintza behar dugu Osakidetzan, Euskara erakundearen hizkuntza izan dadin, gaztelaniaren parekoa zerbitzu hizkuntz eta lan hizkuntza helburu duen prozesu planifikatu, ordenatu eta progresiboa. Gure ustez hau dena ez da bermatzen plangintza honetan, ez dira neurri eta bitarteko zehatzak aipatzen, erabileraren inguruko aipamenak egiten diren arren, helburu zehatzak berriro ere 2. hizkuntz eskakizunaren inguruan jartzen dira, denok ondo dakigun arren, hizkuntz eskakizun horrek ez duela normal lan egiteko gaitasunik bermatzen langilegoak 2. hizkuntz eskakizuna lortzearen inguruan (aski frogatua dagoen moduan ez dena euskara ezagutzaren egiaztagarri) ezartzen dira gehienbat.

Euskarazko funtzionamendua bermatu ordez, motibazioa, ezagutza (erreala) eta erabilpena sustatu ordez, hizkuntz eskakizunen kopurua da helburua.

Eta zerbitzu eta lan moldearen inguruan ere, itxurakeria ugari: euskaraz sortzea ahalbidetu ordez (nahiz eta aipatzen den, ez dira hizkuntza produkzioa ahalbidetzeko neurri zehatzak aipatzen). Praktikan, euskarazko idatziak erderaz pentsatu eta idatzi diren testuen itzulpenak izaten jarraituko dute langile gehienak erdal elebakarrak izango direlako, eta erakundearen ohiko hizkuntza, orain arte bezala gaztelania izango baita (Lehenbiziko arretan, lehen agurra euskaraz, eta ondoren… ezin badu euskarazko arretarik jaso, erreklamazioa aurkezteko gonbidapena langileak ez dira suhiltzaileak, lehenengo ahalegina itzaltzera dedikatzen diren langileak. Hau ez da behar genuena.

Oraindik okerrago, Euskara Plan hau, dituen muga guztiekin ere, aplika ezina da zehazten den lidergoa elebakarren eskuetan uzten delako, Euskara normalizatzeko Batzordeak itxiak eta burokratikoak direlako eta baliabideei buruz inolako aipamenik agertzen ez delako.

Ekarpenak:

– Aurreko planean egin zen moduan, oraingoan ere euskara normalizazioaren pisua hizkuntz eskakizunetan jartzen da. Gure ustez erakundearen edo erakunde atalen ohiko hizkuntza da normalizatu behar dena. Erakundeari edo erakunde atalari hizkuntza kategoria esleitu behar zaio eta giza baliabideak kategoria horretara egokitu.

-Langileen partehartzea ezinbestekoa da ez planaren diseinuan ezta garapenean ere: Zerbitzu erakundeetan Euskara plana garatzeko ardura Euskara Plana Garatzeko Batzordeari esleitzen zaio. Bere osaketa eta maiztasunak ez dute Batzorde horietan ez da ziurtatzen inolaz ere planaren garapena, eta ezta langileen ordezkarien partehartzea.

-Lehen planaren ebaluazioan garbi azaltzen zen zerbitzu erakundeetako zuzendaritzen lidergo faltak planaren garapena baldintzatu zuela. Lidergo falta ezezik, euskara ohiko zerbitzu eta lan hizkuntza bihurtzeko interes falta edota sarritan aurkakotasun kontrako jarrera nabaria dago zuzendaritza ugaritan. Hori horrela izanik, Euskara Plana Garatzeko Batzordeetan, arduradunez gain, langile, langileen ordezkari eta interes taldeen partehartzea bermatu behar da (zuzendaritzaz gain), gutxienez hilabetean bilduz Euskara Plana behar bezala ezartzeko berme bakarra bide egokiena da, gure ustez da. Noski, Batzorde honek plangintza garatzeko ekinbideen ekintzen eta jardueren inguruan erabakiak hartzeko ahalmena izan behar du.

– 67/2003 Dekretuaz ere bi hitz. PP-PSOEk onartua, euskararen gaitasun maila ez-egokiari nahikotasun maila bat aitortzen dio. Dekretu horren ondorioz, behar besteko gaitasun egokirik ez dutenei egiazkoa ez den hizkuntz gaitasuna edo hizkuntza eskakizuna onartzen dio eta horrek eragin zuzena du erakundeko ohiko hizkuntza erabileran ondorioz ezagutza langile kategorietara egokituz eta euskararen gaitasuna mugatuz.

– Kontuan hartzen badugu Osakidetzako langileen bataz besteko adina 45 urtetik gorakoa dela, ia langile gehienak euskararen ezagutzatik salbuetsita geratzen dira. Adin hori igo beharra dago, eta aldi berean, salbuetsita geratzen diren baina euskara ikasi eta euskaraz lan egin nahi duten langileei horretarako laguntza eta bitartekoak eskeini behar zaie.

– Plan honetan esaten direnak bete ahal izateko bitartekoetan inbertsioak behar dira, ekonomikoak zein giza-baliabideak eta hori horrela izateko ez dugu ikusten aurreikuspenik, beraz, bitartekorik ezean planaren ezarpena kolokan geratzen da. Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuak ez dio inolako diru partidarik esleitzen Euskara Planari. Bestetik, Euskara Zerbitzu Teknikoak osatu ahal izateko baliabiderik ere ez da aurreikusten (planean aipatzen da Euskara Zerbitzu Teknikoak gutxienz hiru langilek osatu beharko luketela: planaren jarraipena egingo duenak, itzultzaileak eta planaren jarraipenerako beharrezkoak diren lan administratiboak egingo dituenak).

– Euskararen ezagutza eta erabilera modu integralean landu behar da. Ez dugu ezer aurreratzen hizkuntz eskakizuna lortua duten langile portzentaia bat edo bestea izatearekin. Erakundearen hizkuntza kategoria eta, ondorioz, ohiko erabilera da normalizatu behar dena, ez ustezko ezagutza.

– Efektiboei edo lanpostuei derrigortasun data jartzeaz gain, unitate, zentro edo zerbitzuei hizkuntz kategoria esleituz gero, errazago izango litzateke derrigortasun datak jartzea, hizkuntza irizpideak ezartzea, erabilera sustatzea eta zerbitzu egokiagoa eskaintzea. Hortaz, Osakidetzan Euskararen Erabilera normalizatzeko II Euskara Plan honetan irizpide hori kontuan hartzea eta euskara lan ohiko hizkuntza izango duten unitate, zentro edo zerbitzuei hizkuntz kategorientzako esleipen plangintza bat txertatzea eskatzen dugu.

– Motibazioa eta erabilera aipatzen dira, baina zehaztasunik gabe, hizkuntz normalizaziorako edozein plangintzetan funtsezkoak diren bi elementu horiek kontutan hartzeko eta bultzatzeko inongo bermerik gabe. Aldiz, gure ustez, unitate bakoitzeko azterketa soziolingustikoa egin beharko litzateke hiru faktore horiek kontutan hartuz: Motibazioa, ezagutza eta erabilera. Eta osasun erakundeen plangintzek hiru faktore horietan eragiteko neurriak abiatu beharko lituzkete, motibazioa landuz, ezagutza bermatuz eta erabilera bultzatuz eta ziurtatuz.

– Plan honetan helburu batzuk zehazten dira, baina horiek lortu ahal izateko ez da ekintza planik zehazten.

– Baldintza aproposak dituzten zerbitzu eta unitate guztietan euskara lan ohiko hizkuntza bilakatzea proposatzen da. Planaren lehentasunekin lotu beharko lirateke helburuak, eta ez baldintza aproposak dituztenekin bakarrik.

– Aurrekoarekin loturik, Osakidetzan baldintza eta baliabide pertsonal nahikoak daude zenbait zerbitzu erakundeetan euskara lan ohiko hizkuntza izango duten zuzendaritza eta erdi mailako zuzendaritzak osatzeko. Are gehiago, zerbitzu erakunde horietako unitate buru guztiak elebidunak izateko badago ere nahiko baliabide pertsonal. Euskaraz lan egingo luketen zuzendaritzak izateak izugarrizko eragina izango luke zerbitzu erakunde guztian, traktore lan erabat baldintzatzailea eta eragilea, euskararen normalkuntzarako bestelako neurri batzuekin batera aurrerapauso haundiak ematea ahalbidetuko lituzke. Gaur egun aldiz, zuzendaritza ugariren hizkuntz ohiturak, eraginak eta interes falta (kontrako jarrera ez denean) traba izugarriak dira, eta are eta okerragoa litzateke Euskara Planaren garapena bere eskuetan utziz gero. Eta arazo hau ez da konponduko planean aipatzen den zuzendarientzako etengabeko prestakuntzaren bidez. Hortaz, zuzendaritzak eredu eta traktore lan hori egitea ezinbesteako denez, euskaraz lan egingo duten zuzendaritza taldeak osatzeko plangintza osatzea (lehentasunak ezarriz) eta Osakidetzan Euskararen Erabilera normalizatzeko II Euskara Plan honetan txertatzea eskatzen dugu.

– ESI berrien sorreran, ahalik eta unitate, zentro edo zerbitzu gehienei hizkuntz kategoria esleitu beharko litzaieke, eta horien artean, noski, ahalik eta zuzendaritza talde gehienei.

– Osakidetza, administrazio publiko gisa, gai izan behar da zerbitzua euskaraz eskaini eta lana euskaraz burutu ahal izateko, zonalde soziolinguistikoa edozein delarik ere. Horretarako, ezinbestekoa da langileak euskaraz lan egin eta komunikatzeko gaitasuna izatea. Hortaz, batetik, lanpostu berri guztietan, bere lanpostuan euskaraz lan egin eta komunikatzeko gaitasuna ziurtatzen duen euskararen ezagutza egiaztatu beharko da (gaur egun, gure ustez, orokorki eskatzen den 2. perfilak hori ziurtatzen ez duenez, kasu horietan C1 maila eskatu beharko litzake). Bestetik, Osakidetzako ordezkapen guztietan, edozein mota eta iraupenekoak izanik ere, eta edozein zonalde edota unitateetakoak izanda ere, erakundearen hizkuntza kategoriara egokitu behar dira eta kategoria horri dagokion hizkuntza eskakizuna egiaztatua izan dagokion lanean euskaraz arazorik gabe lan egin eta komunikatzeko gaitasuna bermatu eta eskatu behar da.

– “Paziente eta erabiltzaileen lehentasunezko hizkuntzaren erregistroan”, Osabide aplikazioan pazientearen hizkuntz aukeraketan, “Langilearen atarian”, web orrialde korporatiboetan, sistema eragile eta ofimatika programa elebidunen instalazioan… pazienteak edota langileak hizkuntz hautaketa egin behar duen guztietan euskarak lehentasuna izatea, defektuzko (lehen) aukera hori izatea, eta erdaraz nahi duenak horrela adierazi edota hautua egitea eskatzen dugu. Aipaturiko kasu guztietan gaur egun gertatu eta planteatzen denaren aurkakoa, hain zuzen. Eta edozein kasutan, lehenetsitako aukera, defektuzkoa, erdara izatea onartezina da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s