Euskara Osakidetzan, interpreteekin lotsak estali?

Osakidetzainterprete irudiako LAB sindikatuaren idatzia: Barrualde-Galdakao ESIko medikuen prestakuntza espezializaturako ikasketa-burua izendatzeko lehiaketa publikoa zabaldu du Osakidetzak. Lehiaketara aurkeztu den medikuetako batek proiektua euskara hutsez aurkeztu du eta egun batzu barru epaimaiharen aurrean egin beharreko ahozko azalpena ere euskaraz egingo duela jakinarazi du. Horretaz gain, proiektuan euskararen gaia erdigunean kokatzen du, etorkizunerako beharrezkoak izango ditugun medikuak lider aktibo eta kontzientziadunak izatea bilatuz. Proiektu bat euskaraz aurkeztea erabat arrunta eta konplikaziorik gabea izan beharko litzateke Osakidetzan. Baina ez da horrela. Mediku honi jakinarazi zaio epaimahaiko kideetako bat berak ere ez duela euskara ulertzen, denak direla erdaldun elebakarrak. Proiektua gaztelaniara itzuliko omen dute eta ahozko aurkezpenerako interprete zerbitzua jarriko du Osakidetzak, epaimahaikide elebakarrek azalpena ulertu ahal izan dezaten.  Guzti hau Bizkaiko eremu euskaldunenean.

Zoritxarrez oraindik, egoera erabat absurdoak ematen dira Osakidetzan euskarari dagokionez. Aspaldi gaindituak egon beharko luketen egoerak. Gaur egun medikuntza ikasle ugarik beren ikasketak euskaraz burutzen dituzte, eta gaztelaniaz burutzen dituztenetako asko euskaldunak dira baita. Lehen unetik mediku berri guzti hauek Osakidetzan beren lan jarduna euskaraz burutzea erabat normala izan beharko litzateke. Alta, Osakidetzaren jokaeraren ondorioz, euskarari dagokionez giza kapital baliotsua den hau, alferrik galtzen da sarritan. Izan ere, medikuen prestakuntza espezializaturako ikasketa buruak, tutoreak, erdaldun elebakarrak badira, lana euskaraz egiteko gaitasuna duten mediku horien bidea lehen unetik moztua edota oztopatua geratzen da.  Eta nola demontre izango dira tutoreak euskaldunak, berauek aukeratzeko eta beraien proiektuak aztertu behar dituzten epaimahaikideek ez badute euskara ulertzen? Absurdoa absurdoaren gainean.

Osakidetzan lana euskaraz normaltasunez egin ahal izatea besterik ez dugu eskatzen. Ez dugu onartzen atzerritar gisa tratatzea, gazteleraz funtzionatu arazteko pentsatua dagoen engranajea bloketatu ez dadin halamoduzko “apañoak” asmatuz. Langileon eskubidea da lana euskaraz egitea, eta osasun zerbitzua jasotzen duten herritarrei zor diegu. Horretarako, mediku tutoreak eta hauen epaimahaikideak euskaldunak izan behar dira ezinbestean. LAB sindikatuak helegitea aurkeztu du erdaldun elebakarrez osatutako epaimahaia osatzeko erabaki honen aurka. Osakidetzak egoera zuzentzea eta aurrerantzean euskarari dagokion garrantzia ematea espero dugu. Borondate kontua da, behingoz erabaki sendoak hartzeko garaia da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s