Gure eskubidea delako, Osakidetzan, zerbitzua eta lana, euskaraz

Lan duina, bizitza duina”, lemapean LAB sindikatua burutzen ari den Ekimen Ibiltariaren baitan, eta Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren bezperan, gogoratu nahi dugu lan eta bizitza duina bateraezina dela gure hizkuntzan bizi eta lan egiteko ezintasunarekin. Eta hau bizitza eta lan eremu guztietan hala izanik ere, bereziki larria eta premiazkoa da osasungintza arloan.

Izan ere, Kalitatezko osasun arreta eskaini ahal izateko funtsezkoa da pazientea konfidantzaz eta naturaltasunez komunikatzen den hizkuntzan arreta bermatzea, beraz, herritar guztiei Osakidetzan euskarazko arreta bermatu behar zaiela aldarrikatzen dugu.

Euskaraz bizi nahi dugu, gure lanordu eta lantokian ere. Osakidetzako langileok lana euskaraz egiteko eskubidea dugu, euskaraz komunikatu, euskaraz aritu gure lan jardunean, normaltasunez, naturaltasunez, euskaraz, gure hizkuntzan.

Osakidetzako zuzendaritzari eskatzen diogu ezarri daitezela beharrezkoak diren laguntza, bitarteko eta neurriak Osakidetzan zerbitzua euskaraz jaso eta euskaraz lan egin ahal izatea posible izan dadin, zerbitzu eta unitate bakoitzean bitartekoak ezarriz.

Hizkuntz Eskakizunetatik haratago, euskararen erabileran jarri behar dela helburua uste dugu. Horretarako beharrezkoa da, besteak beste, euskararen behar adineko ezagutza bermatuko duen euskalduntzea eta lana euskaraz egin ahal izateko trebakuntza eskaintzea.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s