Plazara begirako ekintzetan (Euskaraldia, Korrika…) euskararen bultzatzaile jartzen dute beraien burua, eta gero, benetan eragina izan behar duten guneetan, jarrera guztiz alderantzizkoak dituzte.
Idatzi honen bidez euskararen inguruan Osakidetzaren erabakiek eta sindikatu batzuek, SATSEk bereziki, azken asteotan euskararekiko duten jarrerek sortu diguten kezkaren berri eman nahi dugu. Zehazki, kontratazio ebentualetan euskararen ezagutza eskatzearen inguruan azkenaldian eman diren zenbait erabaki eta jarrera. Idatzi osoa irakurri