Baztango Udalak Elizondoko Oinarrizko Osasun arloko zuzendaritzari elkarlanean aritzeko proposamena luzatu dio

Prentsa agerraldia egin dute Baztanen ‘Mediku eskualduna nahi dut’ kanpainaren orain artioko emaitzak baloratu eta hemendik aitzina Baztango Udalaren ekimenak aurkezteko. Garbiñe Elizegi Baztango alkatea, Maitane Maritorena Baztango Euskara eta Kultura zinegotzia eta Jon Abril UEMAko Zuzendaritza batzordeko kideak eman dituzte azalpenak. Lau astetan 65 eskaera bildu dira familia-medikuntza eta pediatria ez ezik ginekologia zerbitzua eta osasun zerbitzu oro ere euskaraz izateko. Osorik irakurri.

UEMA: Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko ekimena, Leitzaldean

Herritarrek izan badute familia-medikua eta pediatra euskalduna eskatzeko eskubidea, legeak berak aitortua. Eskubide hori gauza dadin, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak, Kontseiluak, UEMAk, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak, Euskal Herrian Euskarazek, Topaguneak eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak kanpaina bat abiatu dute Euskal Herriko zenbait herri eta eskualdetan, Leitzaldean bestetan beste. Gehiago irakurri

Hospital de Urduliz, hospital bilingüe

hospital urdulizIñigo Jacaren iritzi artikulua Deia egunkarian:

…. En el terreno lingüístico no se deben cerrar los ojos y tenemos la obligación de adelantarnos con las soluciones pues el conflicto lingüístico, si alguien lo ha vivido, se caracteriza por ser extremadamente duro y si bien la comunidad vascófona ha demostrado tener una paciencia extrema pienso que esta se está agotando. Un médico que no esta capacitado lingüísticamente no debe considerarse capacitado profesionalmente para atender a la población vascófona. Es hora de exigir que la misma capacitación de conocimiento de la lengua española que se le exige a un médico extranjero que viene a trabajar a España, se le exija el conocimiento de euskera a quien quiera trabajar en zona vascófona. Osorik irakurri

EAJ: “Osakidetza euskalduntzea, guztion helburua”

Josune Gorospe, EAJko Legebiltzarkidearen idatzia:
Hamargarren Legegintzaldi hau hasi zenetik hona, sarritan izan dugu hizpide Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Eusko Legebiltzarrean. Hamaika aldiz hitz egin genuen gaiari buruz aurreko legegintzaldian ere. Bengoa sailburuak PSE-PPren artean sinatutako «acuerdo de bases»-en oinarrituta hainbat neurri hartu baitzituen, euretariko hainbat Osakidetzan Euskararen Erabilerari dagokionez atzerapauso nabarmenak. Idatzi osoa irakurri

Aitor Montes: Euskal Osasun Eredua

Aitor MontesEuskal eredua ezinezkoa dela esango dute batzuek, baztertzailea dela besteek. Baina historia klinikoa euskaraz eskaintzea utopia bat zen orain urte bi, eta dagoeneko proiektua abian da. Lan-tresna ditugun aplikazio informatikoak euskaraz edukitzea ez zen ekonomikoki bideragarria, baina Legebiltzarrak onartu du eta abian da. Zirkuituak edo euskararen ibilbideak burutapena baino ez ziren, baina Euskara Planak eta gizarte-eragileek onartu dituzte. Porrota umezurtza da, baina arrakastak aita asko ditu. Baikorra naiz, eta nire ustez urte batzu barru euskal eredua ezarrita egongo da, eta aurrera egingo du. Oraindik helburutik urrun gaudela aitortu beharra dago, baina batez ere borondaterik ez dagoelako; batzuk begitik urrun daukagu, baina askok bihotzetik urrunago. Idatzi osoa irakurri.

LAB eta ELAk osasun zerbitzu euskaldunen alde agerraldia egin dute.

lab ela legebiltzar aurrean kontzentrazioaLAB eta ELA sindikatuek Euskal Herri osoko osasun zerbitzuak euskaldundu daitezen oinarrizko ardatzak zeintzuk diren eta Osakidetzako II. Euskara Planaren inguruan egiten duten balorazioa jasotzen duen oharra jendarteratu dute. Osakidetzak aurkezturikoa Euskalduntze plan integrala ez dela salatzeko eta osasun zerbitzu euskaldunen alde, Darpon sailburuak Parlamentuan egindako agerraldiaren harira, kontzentrazioa egin zuten urtarrilaren 17an EAEko Parlamentuaren aurrean.

LABen iritzi artikua: Euskaraz sano? Horrela ez behintzat

Batzuek ezkutuan, isilpean, mantentzea nahiago luketen trapu zikinak aireratzera goaz, zerbitzu publiko baten kudeaketaren gardentasuna bermatze aldera, eta euskararen mesedetan. Azken urte honetan, Osakidetzak euskararen aldeko pauso ausartak ematen dituela saltzen duen bitartean, osasungintzan euskaldunok, erabiltzaile zein langileok, egunero bestelako egoera mingarriak jasaten ditugu. Horregatik, LAB sindikatuan ezinbestekoa ikusten dugu Osakidetzan egunerokotasunean izaten diren gertaerak eta trapu zikinak jendarteratzea. Idatzi osoa irakurri

Kontseilua: Osakidetza euskalduntzeko beharrezkoa da neurri ausartak hartzea

Kontseilua - Osakidetza Euskara PlanaEuskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzea garrantzitsua da oso, batetik egunero milaka herritarrek erabiltzen duten oinarrizko zerbitzua delako eta bestetik bertan milaka langilek lan egiten dutelako eta herritarren ikuspegitik osasun asistentzia oinarrizko eskubidea dela gogoratu behar dugu. Ez dago osasun asistentzia duina jasotzerik berezko hizkuntzan ez bada. Ezaugarri horiek egiten dute berezi Osakidetza eta horiek bilakatzen dute lehentasunezko euskararen normalizazio prozesu orokorrean. Albiste osoa irakurri