Haurrek ulertzen duten hizkuntza bakarra ulertzen ez duten logopedak dituen osasungintza…

Akuilari_logopeda erdalduna Arrasaten.jpegMarketing kanpainetatik haratago, Osakidetzak hizkuntz eskubideak eta kalitatea egunerokoan zein modu bitxian bermatzen dituen, hemen adibide garbia:
Gaztelaniaz ez dakien bi urteko haurra euskaraz ez dakien logopedarengana bideratu!

Kasu hau salbuespena balitz gaitzerdi, baina ez da hala, zoritxarrez.

 

Advertisements

Hernaniko anbulategiko burua izateko euskararen ezagutza ez da beharrezkoa izango!

180801_L_DESIG_JUAP_AT_PRIM_HERNANI_OSI_DONOSTIALDEA_e.JPGHERNANIKO OSASUN ETXEKO BURUA aukeratzeko deialdia egin du Osakidetzak. Bete beharreko baldintzak: Medikuntza edota Erizaintza titulazioa, 4 urteko esperientzia… baina EUSKARA JAKITEA EZ DA BEHARREZKOA IZANGO (2 Hizkuntz Eskakizuna “Derrigortasun Datarik gabe”, alegia, euskara jakiteak puntu batzuk ematen ditu baina ez da bete beharreko baldintza).
Jaun-andreok, honela gaude!

Osakidetzan EPEa euskaraz egiteko aukera bai, baina aukera berdintasunean?

Zergatik azken urteetan ikasketak, osasun arloko ikasketak ere, euskaraz egin dituzten milaka eta milaka lagunetako gehienek Osakidetzako Enplegu Publiko eskaintzan azterketa gazteleraz egitea erabaki dute? Aukera eta erraztasun berdintasunik ba al dago azterketa gazteleraz zein euskaraz egiteko? Bistan da ezetz. LAB sindikatuak Enplegu Publiko Eskaintza euskaraz egitea erabaki duen Mikel Legarreta erizainarengana (@JediTxikia Twitterren) jo du prozesua zuzen zuzenean bizi izan duen pertsona baten testigantza jasotzeko asmoz. Hitz gutxitan egoeraren gordintasuna azaldu digu. Eskerrik asko Mikel zure koherentziagatik eta egoera hain garbi azaltzeagatik. Irakurtzen jarraitu

Lea Artibai eskualdeko herritar gehienek euskara aukeratzen dute osasun zerbitzuetan

lea artibai habla euskera.jpg

Jakina da El Correo egunkaria ez dela euskararen aldeko sutsuenetakoa, nolabait esatearren. Hala ere, egunkari horretako artikulu honetan jakitera ematen dute, Osakidetzaren txosten batean oinarrituta, Lea Artibai eskualdeko herritar gehienek  osasun zerbitzuak euskaraz jasotzeko nahia eta beharra dutela. Langile eta erabiltzaileen eskubidea izateaz gain, kalitatezko osasungintzaren osagaietako bat da zerbitzua erabiltzaileak aukeratzen duen hizkuntzan ematea.

Osasun Saila: “Gaur eta hemen, ez dago erabaki finkorik OSATEKeko langileek izan beharreko hizkuntza mailari buruz”

Osatek HE erantzuna

Osasun Sailaren erantzuna ( https://www.irekia.euskadi.eus/…/2685-osartek-hizkuntz-eska… ) Osatek-eko Hizkuntz Eskakizunen inguruan:
“Gaur eta hemen, ez dago erabaki finkorik OSATEKeko langileek izan beharreko hizkuntza mailari buruz”.

2018. urtean, eta oraindik horrela. Garbi geratzen da, gaur eta hemen, euskarari zer garrantzi ematen dioten…

Bide batez, aipagarria da erantzunean ezer ez aipatzea galderan azaltzen den gertaeraren inguruan (Osatek-eko gerentziak eta Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak landutako proposamena, Hizkuntz Eskakizunen ingurukoa, atzera bota zuela Osasun Sailak). Gardentasuna guztiaren gainetik, bai jauna.

[Osatek, irudiaren bidezko diagnostikoak egiten dituen Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da ]

Euskaraz? Barkatu, baino ezin da.

señal obligacion prohibidoAzken urteetan ikasketak, osasun arloko ikasketak ere, euskaraz egin dituzten milaka eta milaka lagunak Osakidetza euskalduntzeko indargune preziatutzat hartu beharko lirateke. Naturalki euskaraz ikasi eta lan egiteko ohitura duten lagun guzti hauek etorkizuneko Osakidetza euskaldunaren oinarria izan beharko lirateke. Ezin larriagoa da 0 minututik (OPE-a) jende guzti honi euskaraz lan egiteko trabak jarri, hizkuntz ohiturak aldatu arazi, eta indargune hau zakarretara botatzea.

OPEa prestatzeko Osakidetzak emandako bibliografia ia guztia gazteleraz soilik dago. Nola egin azterketa euskaraz, ikasi nahitaez gazteleraz egin behar baduzu? Euskaraz egitea erabaki dutenen erabakia eredugarria da, baina onartezina da egin arazten zaien gain-esfortzua.

Beste traba bat: Euskarazko azterketetan sarritan galderak ez dira behar bezain ongi ulertzen edota nahasteko arriskua izaten dute. Izan ere, azterketako galderak gazteleraz prestatzen dituzte eta euskarazko itzulpenak hala moduzkoak izaten dira.

Hizkuntz ohiturak urratzeaz gain, azterketa euskaraz egitea erabaki dutenak diskriminatzeaz gain, guzti hau astakeri eta zentzugabekeri ezin handiagoa da Osakidetzan euskara normalizatzearen ikuspegitik.

Osakidetza ez da euskara eskakizunik ezartzen ari sortzen diren lanpostu hutsei

bakante begetatiboei DD_legebiltzar erantzuna_adibide irudia

Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren galdera: http://www.legebiltzarra.eus/irud/salida/11/00/006518.pdf … Osakidetzan euskarari dagokionez 1. eta 2. Lehentasunezko Unitate gisa izendatuak dauden unitateetan hutsik geratzen diren lanpostuei, araudia jarraituz euskara eskakizuna ezartzen ari zaie?
Erantzuna hemen: http://www.legebiltzarra.eus/irud/11/00/010007.pdf … EZ DIRA JARTZEN ARI.

“En fase de análisis para posterior asignación de fecha de preceptividad” omen, txostenaren amaieran adierazten dutenez.

Ikusitakoak ikusita, ez gara fio, zer analisi klase egin behar dute bada? Hutsik geratu ahala jarri diezaietela lanpostu horiei euskara eskakizuna beraien araudia aplikatuz, besterik gabe.