Euskara ez dago osasuntsu Osakidetzan

Gotzone Amuriza – LABeko Osakidetzako euskara taldeko kidea:

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna igaro da. Egun horretan bertan, Osakidetzan, 2013ko abenduan abiatu zen Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planari amaiera eman zitzaion. Orain, planaren balorazioa dator eta balorazio honen ostean, III. Planaren diseinua eta onarpena. Irakurtzen jarraitu

Euskara maiatzeko Familia Medikuen eskaintzan

Goierri-Urola Garaia eta Tolosaldea Zerbitzu Erakundeetako lanpostu eskaintza gehienetan ere, nahiz eta zonalde euskaldunak izan, ez da euskararen ezagutzarik eskatzen.

Begiratu hau: https://labur.eus/lDKnN
Maiatzean Osakidetzak Familia Mediku kategoriarako egin duen bitarteko (Interinidade) lanpostu eskaintza da. Kasu gehienetan ez da euskara eskatzen. “Nombramiento Eventual Estable Flexible” kontratazio mota berria baliatuz egiten dute hau.

Besteak beste, deigarria da, zonalde horietako herrialde soziolinguistikoa kontutan harturik, Tolosaldea, Goierri edota Urola bezalako zonaldetarako lan eskaintzetan Osakidetzak euskararen ezagutza hain kasu gutxitan eskatzea.

Begi-bistakoa ere Bizkaiko egoera…

Donostialdea Zerbitzu Erakundea, aldiz, besteekin konparatuz, nahiko txukun. Bakoitzari berea.

Marketing kanpainen gainetik, hau da Osakidetzako zuzendaritzek euskararekiko duten jarrera.

Gure eskubidea delako, Osakidetzan, zerbitzua eta lana, euskaraz

Lan duina, bizitza duina”, lemapean LAB sindikatua burutzen ari den Ekimen Ibiltariaren baitan, eta Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren bezperan, gogoratu nahi dugu lan eta bizitza duina bateraezina dela gure hizkuntzan bizi eta lan egiteko ezintasunarekin. Eta hau bizitza eta lan eremu guztietan hala izanik ere, bereziki larria eta premiazkoa da osasungintza arloan. Irakurtzen jarraitu

“Haurrak ez zion ulertzen”

salaketa bidasoa pediatria

Erakunde mailako arazo bat da sarritan Osakidetzan euskaraz zerbitzua jaso ezina. Edota euskaraz lan egin nahiko genukeen langile ugarik gure lan jarduna, bilerak, lan tresnak… euskaraz ezin garatu ezina.

Erakunde mailako arazoa, konpontzeko erakunde mailako neurriak eskatzen dituena. Osakidetzako arduradun politikoen erantzukizuna da neurri horiek garatzea. Zuzendari eta arduradunen erantzukizuna da Osakidetzako zerbitzu desberdinetan euskara normalizatzeko eta hizkuntz eskubideak bermatzeko dagozkion laguntza, antolaketa eta ebaluazio neurri iraunkor eta eraginkorrak ezartzea.

Erabaki politiko sendoa behar da behingoz gai honetan, eta erabaki hori gauzatzeko konpromiso, jarrera eta neurri eraginkorrak.

Equipoak

Equipoak

Aspalditik daude errotulu hauek Donostia Ospitalean.

Osakidetzari eskatzen diogu lehenbailehen zuzendu dittzala, eta baita euskaraz hala moduz idatziriko gainontzeko guztiak ere.
___

Oharra: Kexa hau jarri eta aste batzutara Donostia Ospitaleak zuzendu egin ditu ohar hauek.

Euskara Osakidetzan, interpreteekin lotsak estali?

Osakidetzainterprete irudiako LAB sindikatuaren idatzia: Barrualde-Galdakao ESIko medikuen prestakuntza espezializaturako ikasketa-burua izendatzeko lehiaketa publikoa zabaldu du Osakidetzak. Lehiaketara aurkeztu den medikuetako batek proiektua euskara hutsez aurkeztu du eta egun batzu barru epaimaiharen aurrean egin beharreko ahozko azalpena ere euskaraz egingo duela jakinarazi du. Irakurtzen jarraitu