Euskara ez dago osasuntsu Osakidetzan

Gotzone Amuriza – LABeko Osakidetzako euskara taldeko kidea:

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna igaro da. Egun horretan bertan, Osakidetzan, 2013ko abenduan abiatu zen Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planari amaiera eman zitzaion. Orain, planaren balorazioa dator eta balorazio honen ostean, III. Planaren diseinua eta onarpena. Irakurtzen jarraitu

Euskara maiatzeko Familia Medikuen eskaintzan

Goierri-Urola Garaia eta Tolosaldea Zerbitzu Erakundeetako lanpostu eskaintza gehienetan ere, nahiz eta zonalde euskaldunak izan, ez da euskararen ezagutzarik eskatzen.

Begiratu hau: https://labur.eus/lDKnN
Maiatzean Osakidetzak Familia Mediku kategoriarako egin duen bitarteko (Interinidade) lanpostu eskaintza da. Kasu gehienetan ez da euskara eskatzen. “Nombramiento Eventual Estable Flexible” kontratazio mota berria baliatuz egiten dute hau.

Besteak beste, deigarria da, zonalde horietako herrialde soziolinguistikoa kontutan harturik, Tolosaldea, Goierri edota Urola bezalako zonaldetarako lan eskaintzetan Osakidetzak euskararen ezagutza hain kasu gutxitan eskatzea.

Begi-bistakoa ere Bizkaiko egoera…

Donostialdea Zerbitzu Erakundea, aldiz, besteekin konparatuz, nahiko txukun. Bakoitzari berea.

Marketing kanpainen gainetik, hau da Osakidetzako zuzendaritzek euskararekiko duten jarrera.

Gure eskubidea delako, Osakidetzan, zerbitzua eta lana, euskaraz

Lan duina, bizitza duina”, lemapean LAB sindikatua burutzen ari den Ekimen Ibiltariaren baitan, eta Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Egunaren bezperan, gogoratu nahi dugu lan eta bizitza duina bateraezina dela gure hizkuntzan bizi eta lan egiteko ezintasunarekin. Eta hau bizitza eta lan eremu guztietan hala izanik ere, bereziki larria eta premiazkoa da osasungintza arloan. Irakurtzen jarraitu

Euskara Osakidetzan, interpreteekin lotsak estali?

Osakidetzainterprete irudiako LAB sindikatuaren idatzia: Barrualde-Galdakao ESIko medikuen prestakuntza espezializaturako ikasketa-burua izendatzeko lehiaketa publikoa zabaldu du Osakidetzak. Lehiaketara aurkeztu den medikuetako batek proiektua euskara hutsez aurkeztu du eta egun batzu barru epaimaiharen aurrean egin beharreko ahozko azalpena ere euskaraz egingo duela jakinarazi du. Irakurtzen jarraitu

EAJ: “Osakidetza euskalduntzea, guztion helburua”

Josune Gorospe, EAJko Legebiltzarkidearen idatzia:
Hamargarren Legegintzaldi hau hasi zenetik hona, sarritan izan dugu hizpide Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Eusko Legebiltzarrean. Hamaika aldiz hitz egin genuen gaiari buruz aurreko legegintzaldian ere. Bengoa sailburuak PSE-PPren artean sinatutako «acuerdo de bases»-en oinarrituta hainbat neurri hartu baitzituen, euretariko hainbat Osakidetzan Euskararen Erabilerari dagokionez atzerapauso nabarmenak. Idatzi osoa irakurri

Aitor Montes: Euskal Osasun Eredua

Aitor MontesEuskal eredua ezinezkoa dela esango dute batzuek, baztertzailea dela besteek. Baina historia klinikoa euskaraz eskaintzea utopia bat zen orain urte bi, eta dagoeneko proiektua abian da. Lan-tresna ditugun aplikazio informatikoak euskaraz edukitzea ez zen ekonomikoki bideragarria, baina Legebiltzarrak onartu du eta abian da. Zirkuituak edo euskararen ibilbideak burutapena baino ez ziren, baina Euskara Planak eta gizarte-eragileek onartu dituzte. Porrota umezurtza da, baina arrakastak aita asko ditu. Baikorra naiz, eta nire ustez urte batzu barru euskal eredua ezarrita egongo da, eta aurrera egingo du. Oraindik helburutik urrun gaudela aitortu beharra dago, baina batez ere borondaterik ez dagoelako; batzuk begitik urrun daukagu, baina askok bihotzetik urrunago. Idatzi osoa irakurri.

LAB eta ELAk osasun zerbitzu euskaldunen alde agerraldia egin dute.

lab ela legebiltzar aurrean kontzentrazioaLAB eta ELA sindikatuek Euskal Herri osoko osasun zerbitzuak euskaldundu daitezen oinarrizko ardatzak zeintzuk diren eta Osakidetzako II. Euskara Planaren inguruan egiten duten balorazioa jasotzen duen oharra jendarteratu dute. Osakidetzak aurkezturikoa Euskalduntze plan integrala ez dela salatzeko eta osasun zerbitzu euskaldunen alde, Darpon sailburuak Parlamentuan egindako agerraldiaren harira, kontzentrazioa egin zuten urtarrilaren 17an EAEko Parlamentuaren aurrean.

Kontseilua: Osakidetza euskalduntzeko beharrezkoa da neurri ausartak hartzea

Kontseilua - Osakidetza Euskara PlanaEuskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzea garrantzitsua da oso, batetik egunero milaka herritarrek erabiltzen duten oinarrizko zerbitzua delako eta bestetik bertan milaka langilek lan egiten dutelako eta herritarren ikuspegitik osasun asistentzia oinarrizko eskubidea dela gogoratu behar dugu. Ez dago osasun asistentzia duina jasotzerik berezko hizkuntzan ez bada. Ezaugarri horiek egiten dute berezi Osakidetza eta horiek bilakatzen dute lehentasunezko euskararen normalizazio prozesu orokorrean. Albiste osoa irakurri

Osakidetzako II. Euskara Planari LAB sindikatuak egindako ekarpenak

Azken ikasturte honetan, Osakidetzako euskara plana denon ahotan egon da. 2013Ko Ekainaren 17an Eusko Jaurlaritzak gasteizen Lehengo euskara Planaren ebaluazioa aurkeztu zigun eta baita hurrengo euskara planaren oinarriak. Bilera horretan, euskara plan berri horren diseinuan eta garapenean langileon parte hartzea ezinbestekoa zela adierazi genuen eta bigarren euskara Planean parte hartzeko prestutasuna adierazi genuen. Irakurtzen jarraitu

Osakidetza: “Ahalegina egiteko asmo sendoari eusten diogu, baina…”

bide luzea

Osakidetza: “Bide luzea daukagu egiteko…”

Behatokia, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2012:

Ohikoa da Behatokiak bideratutako herritarren kexen aurrean Osakidetzak egoeraren aitzakia baliatuz erantzutea:
• Tamalez, aitortu beharra daukagu hainbat esparrutan oraindik bide luze daukagula egiteko, baina arlo honek duen garrantziaz ohartuta, langileen euskararen ezagutzan eta erabileran ahalegina egiteko asmo sendoari eusten diogu.
• Helburua betetzen da gure kasuan, baina kontuan izanda pertsona bakarreko lanpostua dela txanda batzuetan nahitaezkoa da atentzioa ez-euskalduna izatea txanda horretan lanean ari den pertsona zerbitzuko erdaldun bakarra bada.
• Horren arrazoia zera izan zen: garai horretan aldi baterako kontratazio zerrendetan hizkuntza-eskakizuna zuen medikurik ez zegoela libre.
• Osakidetzan ahaleginak egiten ari gara euskarak gure zerbitzuetan dagokion tokia izan dezan. … Dena den, badaude arazo batzuk, gaur egun konponezinak…
• …….
• …….