Hizkuntza hautua bermatu ez, beste zentro batera aldatzeko iradoki eta, kasu batzuetan, baita tratu bidegabea ere.

Behatokia, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2012:

Bereziki aipatu nahi ditugu Amezketan eta Donostiako Groseko anbulatorioan eman ziren egoerak. Amezketa herrira bidali zuten ordezko familia-medikua ez zen euskalduna. Emandako arrazoia, garai hartan zerrendetan hizkuntza-eskakizuna zuen medikurik libre ez egotea.
Ildo beretik doa Donostiako Groseko anbulatorioan paziente batek bizi behar izan zuen egoera: espezialistarengana joan behar eta euskalduna nahi zuela esan zuen bere osasun etxean. Irakurtzen jarraitu

Sano eta ondo, Osakidetzan nahiago bai!

Josu Larrea, Sortuko euskara arduradunaren iritzi artikulua:

“Osakidetzak berak 30 urte bete dituenean oraindik 4 langiletik 3 euskaldunak ez izatea porrota ez bada, ez dakit zer den, baina sano ez gabiltzala argi, eta ondo ere ez, jakina.”

EAJko Josune Gorospe legebiltzarkideak Osakidetzan euskararen erabilera sustatzeko lidergoaz idatzitako artikulua argitaratu izan da ekainean hainbat mediotan, eta zer pentsatu eman dit. Irakurtzean, hainbat kezka eta galdera etorri zitzaidan burura. Lidergoaz ari zinenez, Josune, zeuk aipatutako liderren mailaren hurrenkerari jarraituko diot. Irakurtzen jarraitu

Euskararen normalizazioa Osakidetzan: Diskurtso baten oinarri kontzeptualak

Roberto Manjon, euskara teknikaria –  oeegunea.org

Osakidetzan euskararen erabilera normalizatzea hizpide hartuta, ez dago dudarik gauza asko esan eta azter ditzakegula, denak interes handikoak gainera.

Osakidetzako euskararen egoerari buruz jardunez gero, hitz egingo nizueke euskaldunok ezagutzen eta pairatzen dugun errealitate latzaren gainean ; baina ez gara hona etorri negar batean gure barrua asaskatzera, ezer berririk ekarri gabe. Irakurtzen jarraitu

OEE: Atzerapausu handia Osakidetzaren Plan berrian

ooegunea.org:
El Mundo egunkariak argitaratutakoaren arabera, herenegun onartutako Osakidetzaren 2. Euskara Planean, zirriborroan jaso ziren bi puntu garrantzitsu bertan behera geratu dira:

a) Pazienteen eta langileen hizkuntza lehenetsia jasota edukitzea. Puntu hau garrantzitsua da bezeroen hizkuntza-aukera zein den ikusteko eta zerbitzua haiek nahi duten hizkuntzan eman ahal izateko. El Mundok berak kanpaina handia hasi zuen horren kontra eta azkenean bere helburua lortu duela esan genezake. Irakurtzen jarraitu

Euskararen egunean, LABek Osakidetzako langilegoari

Euskararen nazioarteko egunean, Osakidetzako langilegoari:

– Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta elementu kohesionatzailea. Gure herriaren kasuan, legeak eta egungo markoak fragmentatzen du euskararen herria, ez digutelako Hizkuntz Politikaren gaineko erabakiak hartzen uzten.

Irakurtzen jarraitu

Armentia: Kexen kopurua “oso-oso txikia” da.

Jose Mari Armentia Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak esan du 21 kexu jaso dituela osasun zerbitzuak; “kopuru handia” dela uste du, baina ohartarazi du Osakidetzak urtean ematen duen zerbitzu kopuruarekin alderatuta “oso-oso txikia” dela kexuen kopurua. Egoera hobetzeko bidea jarriko dutela hitzeman du, nolanahi ere: udazkenerako prest izango dute euskara plan berria.

http://www.berria.info/albisteak/80626/elebiden_15_gertakari_gehiago_jaso_dituzte.htm

Iaz, Osakidetzan zerbitzua, informazioa, medikua, agiria… euskaraz jaso nahi izan eta ezin izan zutenen kopurua, 21 izan zela, uste al duzu, Jose Mari? Ez al da errealitatera gehiago hurbilduko esatea, egoera hori egunero milaka eta milaka herritar eta langilek pairatu behar dugula, Osakidetzaren edozelango zentrotan, berdin telefonoz, mostradore, kontsulta eta abarretan?

Osakidetzan ere arnasguneak sortzea proposatu du UEMAk

uema.org – 2013-11-14

UEMAren helburu nagusia da herritarren bizitza sozial zein pribatu osoa euskaraz izan dadin bideak urratzea, udalerri euskaldunetatik abiatu, udaletatik igaro eta gainontzeko erakundeetaraino iritsiz. Osasungintza euskalduntzeak helburu horren gauzapenean berebiziko garrantzia hartzen du. Izan ere, egunero milaka herritarrek jasotzen dituzte osasun zerbitzuak, eta gainera, Osakidetza Euskal Herriko lantegirik handienetarikoa izaki, milaka langileren euskalduntzean eragin dezake administrazioak, berau euskaldunduz gero. Irakurtzen jarraitu

Errezeta zaharrak sendatu gabeko gaitzari

Leire Garro eta Edurne Larrañaga, LAB sindikatuko osasun sektoreko arduraduna eta euskara idazkaria

Osakidetzak Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planaren zirriborroa aurkeztu du Osasun Sailak, eta ekarpenerako fase bat ireki. Plan horrek 6 urteko iraupena izango du 2013tik 2019ra.

Osakidetzako II. Euskara Planari bere argi-ilunak ikusten dizkiogu. Euskararen ezagutzan ez ezik, erabileran jartzen du indarra, eta hori poztekoa da, Osakidetza euskaldundu dadin funtzionamendua euskalduntzea ezinbestekoa dela aitortzen duelako. Planaren helburuek, ordea, ez dute hori berresten, eta euskara zerbitzu hizkuntza gisa mugatzen du, baldintzak dauden kasuetan, lan hizkuntza bilakatzeko aukera aipatuz. Irakurtzen jarraitu