- Euskara da Euskal Herriko berezko hizkuntza eta elementu kohesionatzailea. Gure herriaren kasuan, legeak eta egungo markoak fragmentatzen du euskararen herria, ez digutelako Hizkuntz Politikaren gaineko erabakiak hartzen uzten.
- Euskara EAEn duela 30 urtetik ko-ofiziala izan eta oraindik gaur egun herritarrek osasun zerbitzua euskaraz jaso ahal izateko eskubidea (legeak aitortzen duena) Osakidetzak ez bermatzea onartezina eta premiaz konpondu beharreko arazoa da.
- Behar bezalako osasun arreta eskaini ahal izateko funtsezkoa da pazientea konfidantzaz eta naturaltasunez komunikatzen den hizkuntzan harreta bermatzea, beraz, Osakidetzan ez da kalitatezko osasun arretarik izango hala nahi duten euskal herritar guztiei euskarazko harreta bermatzen ez zaien bitartean.
- Osakidetzako langileok euskaraz hitz egin, sortu, komunikatzeko… dugun eskubidea ere bermatu behar da.
- Zerbitzua, lana eta komunikazioa, elebiduna bermatu ahal izateko modu bakarra Osakidetzako langilegoak bi hizkuntzak ezagutzea da, beraz progresiboki baino lehenbailehen ezagutza hori bermatu behar da.
Osakidetzako II. Euskara Planari buruz:
- Euskararen normalkuntza=perfilak+itzulpena ekuazioa akats haundia da, teorian eta praktikan gainditu beharrekoa. Euskarak lan-hizkuntza, komunikazio-hizkuntza eta zerbitzu hizkuntza izan behar du eta planak hori ziurtatu behar du, modu plangintzatu, progresibo zein ordenatuan.
- Plana gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren inbertsioak (ekonomikoak eta giza baliabideak) gaur egun ez daude bermatuak.
- Eraginkorra izatekotan, planaren diseinuan eta aplikazioan langileon partehartzea eta lidergo konpartitua bermatu behar da.
Zer egin dezakegu?
- Hizkuntz eskubideen errespetoa galdegin, lehen pauso bezala Euskara Planean Osakidetzak hartzen dituen euskararen normalkuntzaren aldeko konpromezu guztien aplikazioa exijituz, egunez egun, zentroz zentro, sailez sail.
- Herritar edota langile bezala dagozkigun eskubideen aldarrikapena eta hauen bortxaketa guztien salaketa tinko eta publikoa.
- Euskararen aldeko ekimenak sortuz eta bultzatuz.
Nola?
Zentruetan, lan sailetan..,. euskara zerbitzu eta lan hizkuntza izatea eskatuz, bultzatuz; neurriak, laguntza, galdeginez. Zailtasunak gaindituz, Oztopoak salatuz.
Zorionak
- Azkenik, zinez zoriondu eta eskertu nahi zaituztegu Osakidetzan urtez urte euskara ikasteko eta erabiltzeko zuen denbora, esfortsua eta borondatea eman duzuen guztioi.
- LAB-ek bere konpromezua azaldu nahi du Euskarak behar duen lekua izan dezan. Bide horretan, eskura ditugun bitarteko guztiak jarri eta beharrezkoak diren lankidetzak bultzatuko ditugu.
- Langileon lanari esker lortuko dugu Euskal Herriak behar eta merezi duen osasungintza publikoa, dohakoa, kalitaztekoa, eta euskalduna, noski!