Beasainen gertatua
Euskararen erabilpena normalizatzea eta hizkuntz eskudideak errespetatzea lehentasunezkotzat dutela egunero errepikatzen duten Osakidetzako buruzagiek zer dute esateko honetaz? Zer neurri hartuko dituzte horrelakoak ez errepikatzeko, ez Beasainen, ez beste inon?
Osasungintza feminista, euskaldun eta publikoaren defentsa, EHUko graduazio ekitaldian
2019. urtean Zarauzko anbulategiko buru izan zaitezke euskaraz jakin gabe
Zorionez, zarauzko kasuan ardura egokitu zaion pertsona euskalduna da. Beste hainbatetan ez da hala gertatzen, kasu gehienetan oinarrietan euskararen ezagutza ez baita derrigorrezkotzat jotzen. Zarauzko arduradun izateko ez bada eskatzen, pentsa zein den egoera orokorra.
Euskarak behar du Osakidetzaren Sistema Eragilean!
Asko gara, Osakidetzan ere, eta ditugun traba eta oztopoen gainetik, Osakidetzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugun langileok. Gure hizkuntza delako, gure eskubidea delako, eta Euskal Herriari osasungintza euskalduna, kalitatezkoa, eskaintzea zor diogulako.
Euskarak behar du Osakidetzaren Sistema Eragilean!
Araba ESIko langileak Korrikan. Osakidetzako LAB sindikatuak egindako bideoa:
Basurtu ESIko langileak Korrikan:
Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako langileak Korrikan:
Alta txostenak euskaraz orain

Mediku Egoiliarrek igorritako idatzia:
Osakidetzan lan egiten dugun mediku egoiliar ugarik, euskaraz bizitzeko aukera egikaritzeko bidean aurrerapauso bat emateko hautua egin dugu.
Orokorrean Osakidetzak espainol hutsean funtzionatzen du, eta euskara txoko txiki batzuetara mugatua dagoela ikusten dugu bai paziente, bai ikasle eta baita langileok ere. Muga hau gainera ahozkotasunera mugatzen da, praktikara eta erregistroetara iristen ez den espazioetara, salbuespenak salbuespen. Irakurtzen jarraitu
Langileok Euskaraldiarekin bat
www.lab.eus: Langileok Euskaraldian subjektu aktiboak izango gara. Lanean zein kalean, askatasunean, euskararen hazia erein egingo dugu euskararen erabilera hazteko.
2000. urtean LAB sindikatuak erabaki zuen sindikatuaren LAN eta KOMUNIKAZIO hizkuntza euskara izango zela. Erabaki horren aurretik euskararen normalizazioan lan handia egina bagenuen, erabakiaren ostean EUSLAB egitasmo estrategikoa jarri genuen martxan sindikatu barruko jardueran zein lan munduan euskararen erabilera areagotzeko. Ez gara berriak lan munduan euskararen erabileran eragiteko dinamiketan.
EUSKARALDIA euskararen erabilera areagotzeko ariketa sozial eta kolektiboa den neurrian, LABek bat egiten du dinamikarekin eta EUSKARALDIAn eragile aktiboa izatea erabaki dugu. Guztia irakurri
Osakidetzan egoitza espainolez?!
“Ez dugu inongo euskarazko formakuntzarik jasotzen, ez digute azaldu euskara planak egoiliarrei begira zer asmo planteatzen dituen, ezta pazienteari begira zer jarrera edo betebehar ditugun. Medikuntzako ikasketak ustez euskaraz ikasi ditugunok, edo espainolez ikasi arren pazienteekin euskaraz moldatzen garenok ikusezinak gara Dozentziarentzat, Komunikazio zerbitzuarentzat, Osakidetzarentzat, eta Osasun Sailarentzat. Euskararen txantxagorriak, “e” urdinak eta agerraldi publikoek atzean duten errealitate gordina dugu hau, zurikeriak eta itxurakeriak estalitako euskararen aurkako boikot aktiboa”
Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarren idatzia, zehatz-mehatz azalduz lana euskaraz egin ahal izateko Zuzendaritzatik pairatzen dituzten oztopoak:
Medikuntza fakultatetik Araba Erakunde Sanitario Integratura salto egin berritan ohartu ginen urtez luzez esandakoa ez zela egia: bazirela euskaraz zekiten langileak eta pazienteak.
Beti esan izan ohi da administrazioak bere eskuetan dagoen oro egiten duela bere baitan eta bere erabiltzaileen egunerokotasunean euskararen presentzia eta erabilera sustatzeko. Jende ugarik egiten du lan Osakidetzan, eta zerbitzu eta lantalde ezberdin ugari egonda, zaila omen da dena antolatzea eta koordinatzea. Irakurtzen jarraitu
Euskararen normalizazio legea «Osaquidechan»
Ane Aizpurua, erizainaren eskutitza Gara egunkarian:
“Oposizioak euskaraz egiteko aukera hor dago, bai, baina aukera deitu ordez arriskua deituko nioke nik”.
Osakidetzak euskararen aldeko jarrera duela erakutsi nahi digun arren, errealitatea ez da dirudien bezain polita. Euskararen normalizazio planei eta pazienteari lehenengo hitza beti euskaraz egiteari garrantzia ematen bazaio ere, beldur naiz ez ote den lehenengo hitz horretan soilik geratuko euskaraz egin beharrekoa. Guztia irakurri
“Ospitaletan euskaraz entzuten den apurra gutxiengo batzuen ahaleginari esker lortzen da”
Aitziber Olabarrieta erizainaren eskutitza naiz egunkarian:
Tamalez Osakidetzan arreta euskaraz ematea ez dago bermatuta gaur egun. Erakundearen 1. euskara-planaren emaitza ez da nahikoa izan helburu hori lortzeko. Langileen artean hizkuntza-eskakizuna lortzen dutenen kopurua urtean % 3koa da; beraz, martxa honetan 25 urte inguru beharko dira jarritako helburuak lortzeko. Guztia irakurri