Osakidetza ez da euskara eskakizunik ezartzen ari sortzen diren lanpostu hutsei

bakante begetatiboei DD_legebiltzar erantzuna_adibide irudia

Eusko Legebiltzarrean EH Bilduren galdera: http://www.legebiltzarra.eus/irud/salida/11/00/006518.pdf … Osakidetzan euskarari dagokionez 1. eta 2. Lehentasunezko Unitate gisa izendatuak dauden unitateetan hutsik geratzen diren lanpostuei, araudia jarraituz euskara eskakizuna ezartzen ari zaie?
Erantzuna hemen: http://www.legebiltzarra.eus/irud/11/00/010007.pdf … EZ DIRA JARTZEN ARI.

“En fase de análisis para posterior asignación de fecha de preceptividad” omen, txostenaren amaieran adierazten dutenez.

Ikusitakoak ikusita, ez gara fio, zer analisi klase egin behar dute bada? Hutsik geratu ahala jarri diezaietela lanpostu horiei euskara eskakizuna beraien araudia aplikatuz, besterik gabe.

Advertisements

Euskaraz? 2022an beharbada…

eosabide

Osakidetzaren erantzuna irakur dezakezue hemen https://goo.gl/xnnqa9 langileok erabiltzen dugun E-osabide programa euskaratzeari buruz.
2022rarte gazteleraz soilik erabili ahal izango dugula…

Honela funtzionatzen dute euskararen inguruko gaiak Osakidetzan, gauzak sortzean euskararekin gogoratu ere ez, eta gerora… beharbada, apika apika, posible bada, gure asmoa litzateke baina ez da erraza…
Zuzendarien buruetan euskararen garrantziari buruzko sakon sakoneko ikusmolde aldaketarik gabe beti ibiliko gara horrelako egoerekin.
eosabide 2022rako

“Komunikazio eraginkorra” hizkuntza kontuan hartu gabe?

komunikazioa hizkuntzanOsakidetzak “Komunikazio eraginkorra” ikastaroa antolatu du bertan parte hartu nahi duten Osakidetzako kategoria guztietako profesionalentzat. Zabaldu duten informazio orriaren arabera ikastaroa gazteleraz izango da. Teknologia berrien eragina eta beste hainbat gai aztertuko dira baina… HIZKUNTZAREN GARRANTZIA EZ DA AIPATZEN!!

Adibide ezin garbiagoa da ikusteko zein den une honetan Osakidetzako arduradunek euskarari eguneroko lan jardunean ematen dioten garrantzia, eta zertan geratzen den euskararen normalizazio plangintzetan hainbestetan aipatzen den “transbersalitatea”, hau da, zerbitzu guztiek, ez soilik euskara zerbitzuak, euskara normalizatzen lagundu eta bultza dezaten.

Aizue, eta zergatik Osatek-en ezin da euskaraz egin?

osatek urkullu_600

Osatek Osasun Sailaren menpeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoa da, 1992. urtean jaio zen irudiaren bidezko diagnostikoak egiteko. Osakidetza osatzen duten 23 Zerbitzu Erakundeetako bat da Osatek.

Osakidetzaren Euskara Planean honako hau adierazten da: ”Osakidetzaren Euskara Planaren aplikazio-eremuak Erakundea osatzen duten zerbitzu-erakunde guztiak hartzen ditu barne. Beraz, guzti-guztiek, salbuespenik gabe, bete beharko dituzte Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plan honetan emandako irizpide eta neurriak”. Bide horretan, Osakidetzako Euskara Plana onartu eta hurrengo hilabeteetan Osakidetzako Zerbitzu Erakundeek beraien Euskara Planak onartu zituzten, Plan orokorra beraien eremuan betetzeko modua zehaztuz. Irakurtzen jarraitu

Euskaraz ikasi eta lan egin ahal izatea eskatuz sinadura bilketa abiatu dute mediku egoiliarrek

Egoiliarren kartela

Araba Unibertsitate Ospitaleko Barne Mediku Egoiliarrek sinadura bilketa bati egin diote, hainbat eskakizun zehatzen bidez euskaraz ikasi eta lan egin ahal izatea eskatuz, eta gaur egun horretarako dituzten traben aurrean kexa agertuz. Sinaduren bidez babesturiko idatzia Araba Unibertsitate Ospitaleko Dozentzia eta Gerentzia sailei helaraziko diete.

Hona hemen egoiliarren idatzia: Irakurtzen jarraitu

Osakidetzan euskarazko zerbitzua eskatzea gaixoen gain gelditzen da

e logo pasiloanberria.eus: Egiturazko arloetan aurrera ari da euskara Osakidetzan, baina eguneroko jardunean mugatuagoa da garapena. Ondorio nagusi hori atera daiteke Osakidetzako euskara planaren azken ebaluaziotik. Bigarren plana dago martxan —2013-2019 artekoa—, eta, indarraldiaren erdia gaindituta, lehen ebaluazioa egin dute. Jon Darpon Osasun sailburuak aurkeztu zuen atzo, Eusko Legebiltzarrean. Arloz arlo, egiturazkoek dute baloraziorik onena: eskakizunek, irudiak eta komunikazioak, eta kudeaketak. Eguneroko jardunean, kanpo eta barne komunikazioan, zailtasun handiagoak sumatu dituzte. Gehiago irakurri