Adaptarse al cambio

cambioAitor Montes, Medikua – Noticias de Alava: El mundo está cambiando. Hoy día es posible, gracias a la tecnología, proponer sin grandes esfuerzos el cambio, protestar desde la comodidad del hogar. Con motivo de la OPE de Osakidetza, hemos sabido que a través de change.org, una compañera ha empezado a recoger firmas en contra de los perfiles lingüísticos, en contra del euskera, se entiende, pues no se oponen a la exclusión de aquellos que no acrediten el conocimiento del castellano. Jarraitu irakurtzen

“Gakoa historia klinikoa euskaraz lortzea da, herritarrek eskatzea”

medikua pazientearekinArgia.eus: Osakidetzaren euskalduntzean, euskara laneko hizkuntza izatea premiazko ikusten du Aitor Montes mediku galdakoztarrak. Aramaioko familia-medikua da Montes, eta ahozko harremanetatik harago, idatzizkoa euskalduntzeko beharrean dabil. Pazienteen osasun ibilbidea biltzen duen historia klinikoa euskaratzea da gakoa bere ustez. Artikulua irakurri

Ekografiak euskaraz: Lor dezakegu, eska dezagun

ekofrafia-euskaraz-bideoa-etb aitor montesETBren erreportaia ikusi. Gauza bat da herritarrari euskarazko arreta eskaintzea, eta beste bat, Osakidetzaren lan hizkuntza euskara izatea. Bide horretan, Aitor Montes medikuak paziente batentzako ekografia eskaera egin zuen eta emaitzak euskaraz jaso nahi zituela adierazi zuen. Halaxe gertatu da. Oso garrantzitsua da halako adibide bat egotea, aurrekari bihur daitekeelako. Irakurtzen jarraitu

Aitor Montes: Euskal Osasun Eredua

Aitor MontesEuskal eredua ezinezkoa dela esango dute batzuek, baztertzailea dela besteek. Baina historia klinikoa euskaraz eskaintzea utopia bat zen orain urte bi, eta dagoeneko proiektua abian da. Lan-tresna ditugun aplikazio informatikoak euskaraz edukitzea ez zen ekonomikoki bideragarria, baina Legebiltzarrak onartu du eta abian da. Zirkuituak edo euskararen ibilbideak burutapena baino ez ziren, baina Euskara Planak eta gizarte-eragileek onartu dituzte. Porrota umezurtza da, baina arrakastak aita asko ditu. Baikorra naiz, eta nire ustez urte batzu barru euskal eredua ezarrita egongo da, eta aurrera egingo du. Oraindik helburutik urrun gaudela aitortu beharra dago, baina batez ere borondaterik ez dagoelako; batzuk begitik urrun daukagu, baina askok bihotzetik urrunago. Idatzi osoa irakurri.

Suitzar gazta eta euskara

Aitor Montes Lasarte, familiako medikua – erabili.com – 2013-06-04

Osasun-arretan kontrako gertaerak ohikoak dira, beharbada jendeak uste duena baino maizago gertatzen dira. Osasun langileon helburua laguntza eskaintzea den arren, buru belarri lanean eta ahaleginak egin arren, sarritan okerrak egiten ditugu. Errare humanum est, denok egiten dugu huts. Irtenbideak bilatzeko asmoz eta segurtasuna helburu, kontrako gertaerak aztertzeko orduan Reasonen arriskuaren teoria dugu eredu, edo, beste era batera esanda, suitzar gaztaren eredua. Irakurtzen jarraitu

Erroldatik eredura

Aitor Montes, familia medikua. Erabili.com – 2013-12-20

….
Euskararen bideak malkartsuak dira eta Planaren proposamenen artean gehien kritikatu den neurria erroldarena izan da. Pazienteen hizkuntza (ama hizkuntza edo aukerazkoa) gogoan izanik, aurrerantzean Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakunde guztiek erabiltzaileei galdetu beharko diete ea beraien datu pertsonalei lehentasunezko hizkuntza eranstea nahi duten ala ez. Informazio hau ikusgai egongo da langileon aplikazio informatikoetan, euskaraz hitz egin nahi duena erraz identifikatzeko. Euskaraz bai sano! kanpainaren helburua langile euskaldunak identifikatzea zen, erabiltzaileei euskaraz egitea errazte aldera. Orain, pazienteek euren lehentasunezko hizkuntza aukeratuko dute, guztioi erabilera eta eskaintza errazteko. Irakurtzen jarraitu

Osasungoa galesez: hitzak baino gehiago

Aitor Montes Lasarte, familiako medikua – erabili.com – 2013-10-31

Txapela buruan eta ibili munduan. Ezer gutxi dakigu Erresuma Batuaren parte den Galesi buruz. Gales (Cymru) hizkuntza propioa, galesera edo cymraeg hain zuzen, duen bazterreko nazioa da. XIII. mendean ingelesek konkistatu zuten eta XVI. mendetik aurrera, Act of Union delakoa ezarri ondoren, ingeles hizkuntza inposatu. Irakurtzen jarraitu

Analisien emaitzak euskaraz jasotzea eskatu diote Osakidetzari 30etik gora langilek

2013-10-01  erabili.com

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat osasun zentrotako mediku, erizain, erizain-laguntzaile eta administrarik helarazi diete eskaera bera osasun zerbitzuetako zuzendariei eta Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren buruari, “alde batetik erabiltzaileen eta osasun langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta bestetik zerbitzuaren kalitatea hobetzeko”. Odol eta gernu analisiak euskaraz egitea nahi dute, hasteko. Irakurtzen jarraitu

Proben emaitzak euskaraz ere emateko eskatzen hasi dira Osakidetzako langileak

aitor montesberria.info
Gaixoei egiten dizkieten proba edo azterketa osagarrien emaitzak euskaraz ere emateko. Horixe eskatzen hasi dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari Osakidetzako langileak. «Mito bat da kalitatea eta euskara uztartu ezinak direla. Kalitatea gertutasunak bermatzen du, eta gertutasuna pazientearen hizkuntzan komunikatuz lortzen da, besteak beste». Aitor Montes Aramaioko (Araba) familiako medikuaren hitzak dira. Hark ere egin du eskaria, Osakidetza euskalduntzea baitu helburu. «Euskal Herria Esloveniaren tamainakoa da, biztanle kopuruan ere bai. Han pazientearen hizkuntzan hitz egiten dute medikuek. Euskal Herrian osasunean euskara berma daiteke, ziur nago».
Irakurtzen jarraitu

Orain osasungoak du lehentasuna

Aitor Montes Lasarte – 2013-09-13   –  erabili.com

Banator berriro ere osasungoa euskalduntzearen garrantzia aldarrikatzera; erdaraz ederto bizi direnentzat kantsagarria, astuna, gogaikarria izaterainokoan. Ez nator osasun arreta euskaraz eskatzera bakarrik, baizik eta sistema osoa euskalduntzea proposatzera, medikuon hizkera lotu eta ilunean beharbada, baina asmoz argi eta garbi. Irakurtzen jarraitu