Osakidetza: “Ahalegina egiteko asmo sendoari eusten diogu, baina…”

bide luzea

Osakidetza: “Bide luzea daukagu egiteko…”

Behatokia, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2012:

Ohikoa da Behatokiak bideratutako herritarren kexen aurrean Osakidetzak egoeraren aitzakia baliatuz erantzutea:
• Tamalez, aitortu beharra daukagu hainbat esparrutan oraindik bide luze daukagula egiteko, baina arlo honek duen garrantziaz ohartuta, langileen euskararen ezagutzan eta erabileran ahalegina egiteko asmo sendoari eusten diogu.
• Helburua betetzen da gure kasuan, baina kontuan izanda pertsona bakarreko lanpostua dela txanda batzuetan nahitaezkoa da atentzioa ez-euskalduna izatea txanda horretan lanean ari den pertsona zerbitzuko erdaldun bakarra bada.
• Horren arrazoia zera izan zen: garai horretan aldi baterako kontratazio zerrendetan hizkuntza-eskakizuna zuen medikurik ez zegoela libre.
• Osakidetzan ahaleginak egiten ari gara euskarak gure zerbitzuetan dagokion tokia izan dezan. … Dena den, badaude arazo batzuk, gaur egun konponezinak…
• …….
• …….

Langile euskaldunak gaztelaniaz lan egitera behartuta

Behatokia, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2012:
Bezeroez gain, langile euskaldunek ere pairatzen dute egoera baztertzaile hau. Gaztelaniaz lan egitera behartuta daude. Arduradunek eguneroko lana egiteko luzatzen dizkieten mota askotako bitartekoak ez daude euskaraz: langileendako gidak, programa informatikoak -Osabide-, txostenak…Aipatzekoak dira ere mediku parteak. Inon idatzita ez dagoen arren, medikuek mediku-partea gutxienez gaztelaniaz idatzi behar dute, txanda aldaketaren batean mediku erdaldun elebakarra egokitu daitekeelako eta mediku euskaldun batek mediku-partea euskara hutsean idatziz gero, mediku erdaldunak ez duelako ulertzeko gaitasunik. Irakurtzen jarraitu

Non daude gure eskubideak?

Hizkuntza eskubideen deklarazio Unibertsala (Unesco):

12.1 artikulua:
Gizaki orok eskubidea dauka alor publikoko jarduera guztiak bere hizkuntzan egiteko, baldin eta bera bizi den lurraldeko hizkuntza propioa bada.

16.a artikulua:
Hizkuntz komunitate bateko edozein kidek eskubidea du bere hizkuntzan erlazionatzeko eta harrera izateko hizkuntza hori propiotzat duen lurraldea bere baitan duten botere publikoen, eta administrazio-dibisioen zerbitzuen aldetik, zentralak, lurraldekoak, tokikoak hala lurraldez gaindikoak izan.

Behatokia, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2012:
Osakidetzak 2005 urtean onartu zuen Euskara Planean, harrerako unitateak eta lehen arretako zerbitzu-unitateak, familia medikuak, erizain, pediatra… lehentasunekoak badira ere, larriak dira honen inguruan jasotzen diren kexak. Irakurtzen jarraitu

Hizkuntza hautua bermatu ez, beste zentro batera aldatzeko iradoki eta, kasu batzuetan, baita tratu bidegabea ere.

Behatokia, Hizkuntza Eskubideen Egoera 2012:

Bereziki aipatu nahi ditugu Amezketan eta Donostiako Groseko anbulatorioan eman ziren egoerak. Amezketa herrira bidali zuten ordezko familia-medikua ez zen euskalduna. Emandako arrazoia, garai hartan zerrendetan hizkuntza-eskakizuna zuen medikurik libre ez egotea.
Ildo beretik doa Donostiako Groseko anbulatorioan paziente batek bizi behar izan zuen egoera: espezialistarengana joan behar eta euskalduna nahi zuela esan zuen bere osasun etxean. Irakurtzen jarraitu

Europako Batzordeko ministroen kontseiluak osasun zerbitzuetan euskararen presentzia handitzeko eskaera egin du

europakontseilua.org
berria.info
Osasun arloari buruz gomendioa lehenengoz:
“Osasun-sisteman gurea bezalako hizkuntzen sustapenaz gomendio zuzena eta berezitua egin du lehen aldiz Europako ministroen kontseiluak 2012an argitara emandako hirugarren ebaluazioan” azaldu du Garbiñe Petriati Behatokiko zuzendariak. Aurreko ebaluazioetan beltzune izan da osasun-zerbitzuen alorra, baina oraingoan eremu horretan behar bezalako aldaketak egiteko dei zuzena eta berezitua  egiten diote administrazioari. Irakurtzen jarraitu

Behatokia: “Ukan birusaren aurkako txertoa hartu du Osakidetzak”

berria.info – 2009-01-09

Azkeneko lan eskaintza publikoan Osakidetzak euskara baztertu duela salatu dute Uemak eta Behatokiak

Osakidetzaren lan eskaintza publikorako deialdia argitaratu zuten iazko azaroaren 27an EHAA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Eskaintza horretan, Osakidetzak «iruzur» egin duela eta ez dituela euskaldunen hizkuntza eskubideak aintzat hartu salatu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak. «Ukan birusaren aurkako txertoa hartu du Osakidetzak», Behatokiko zuzendari Paul Bilbaoren esanetan. Irakurtzen jarraitu