EAJ: “Osakidetza euskalduntzea, guztion helburua”

Josune Gorospe, EAJko Legebiltzarkidearen idatzia:
Hamargarren Legegintzaldi hau hasi zenetik hona, sarritan izan dugu hizpide Osakidetzako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Eusko Legebiltzarrean. Hamaika aldiz hitz egin genuen gaiari buruz aurreko legegintzaldian ere. Bengoa sailburuak PSE-PPren artean sinatutako «acuerdo de bases»-en oinarrituta hainbat neurri hartu baitzituen, euretariko hainbat Osakidetzan Euskararen Erabilerari dagokionez atzerapauso nabarmenak. Idatzi osoa irakurri

EH Bilduk eta EAJk Osakidetzari eskatu diote behin behineko kontratazioetan euskaraz jakitea lehenesteko

legebiltzar eskaera osakidetzari _kontratazioak 2013_11_18

Onartutako proposamena irakurtzeko klikatu irudiaren gainean

Errespetatuko ote dute Osakidetzak eta bere menpeko zerbitzu-erakundeek Gasteizko Legebiltzarraren akordioa? Edozein kasutan, LABen iritziz horrela izan dadin exijitu behar zaie zentruz zentru eta errespetatzen ez den lekuetan publikoki eta irmoki salatu.

…………………………..
berria.info:
Lehentasunezko unitateetako kontratazio behin-behinekoa dela eta, Jaurlaritzari eskatu dio langile horiek hartzean «euskaraz jakitea lehenesteko»

Egoera bat irudikatzeko eskatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak atzo Eusko Legebiltzarrean. «Zer gertatuko litzateke erdal hiztun bat medikuarengana joan eta hark esango balio ‘ez dizut ulertzen’?». Birritan galdetu zuen: «Zer gertatuko litzateke?». Zer pentsa eman nahi izan zien gainerako taldeetako legebiltzarkideei. Eta salaketa egin zuen, ataka hori herritar askorentzat ohikoa dela azalduz: «Etengabe gertatzen zaigu euskaldunoi». Irakurtzen jarraitu

Osabide euskaratzea adostu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk

osabide euskarazBerria.info – 2013-02-14

Osakidetzan erabiltzen diren tresna informatikoak euskaratzeko plana eskatu dute, hiru hilabete barrurako. Osakidetzaren euskara plana berritzen hasteko ere galdegin dute, “euskararen erabilera bultzatzeko egitasmo berria” abian jartzeko.

Osakidetzak urtarrilean jakinarazi zuen Osabide tresna informatikoa euskaraz jartzeko, “diru aldetik bideragarria” ez zelako. Gaur, ordea, lanabes hori legegintzaldi honetan bertan euskaratzea adostu du Eusko Legebiltzarreko gehiengoak. EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren artean adostu dute testua, eta Eusko Jaurlaritzari eskaera egin diote. Osakidetzan erabiltzen diren “euskarri eta lanabes informatikoak” ele bitan jartzeko plan bat aurkezteko, hiru hilabeteko epea jarri dute alderdiek. Irakurtzen jarraitu