LAB eta ELAk osasun zerbitzu euskaldunen alde agerraldia egin dute.

lab ela legebiltzar aurrean kontzentrazioaLAB eta ELA sindikatuek Euskal Herri osoko osasun zerbitzuak euskaldundu daitezen oinarrizko ardatzak zeintzuk diren eta Osakidetzako II. Euskara Planaren inguruan egiten duten balorazioa jasotzen duen oharra jendarteratu dute. Osakidetzak aurkezturikoa Euskalduntze plan integrala ez dela salatzeko eta osasun zerbitzu euskaldunen alde, Darpon sailburuak Parlamentuan egindako agerraldiaren harira, kontzentrazioa egin zuten urtarrilaren 17an EAEko Parlamentuaren aurrean.

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpainari trabak ezarri dizkio Osasunbideak

Elizondoko osasun-etxean kanpainaren berri ematen duen materiala eta eskaera-orriak biltzeko kutxa jartzeko debekua iritsi da Osasunbideatik. Antolatzaileek udaletxera pasa behar izan dute osasun etxean zegoen material guztia. Eskaera egin nahi duten herritarrek osasun-etxean jaso beharko dute eskaera-orria, behin eskaera bete eta osasun-etxeko harreran aurkeztuta, kopia orria Iruritako kontsultategian edo Elizondoko udaletxean egongo den kutxan utzi beharko dute.

Mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina hasiko dute Baztanen

uema osasunbidea euskaraGaur hasi eta otsailaren akitu arte iraungo duen kanpainaren bitartez, herritarren parte hartzea eta inplikazioa bilatu nahi da, administrazioan eraginez euskarazko osasun zerbitzuak lortzeko. Baztango euskalgintzak eta Baztango Udalak osasun zerbitzuak euskalduntzeko aldarria zabalduko dute gaur hasi eta otsaila akitu arte iraungo duen kanpainaren bitartez. Kanpaina hau babesten Kontseilua, Behatokia, EHE, Topagunea, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea eta UEMA izango dituzte. Irakurri osorik.

Bertso Saio Klinikoan giro bikaina

bertso saio klinikoa kalderapekon. oeegunea.org orritik:
Pasa den ostegunean Bilboko Zazpi Kaleetako Kalderapeko tabernan Bertso Saio Klinikoaren edizio berri bat ospatu zen. Lagun artean eta giro umoretsuan, 35 bat bertsozale elkartu ziren guztira.

Azken orduko ezustekoak inoiz ez direnez falta izaten, bertsolari klinikoen ordez gai hauetan “birjinak” ziren Arkaitz Estiballes eta Ibon Ajuria izan ziren bertso bidez diagnosiak proposatu zituztenak. Esan beharra dago lana primeran bete zutela, eta etorkizunerako gogoangarriak izango diren zenbait bertso ere bota zituzten, esaterako, Sevillako futbol talde baten eta gaztelaniazko “eguna” berbaren artean hitz-jokoa planteatzen zuena.
Albiste osoa irakurri

EH Bilduk eta EAJk Osakidetzari eskatu diote behin behineko kontratazioetan euskaraz jakitea lehenesteko

legebiltzar eskaera osakidetzari _kontratazioak 2013_11_18

Onartutako proposamena irakurtzeko klikatu irudiaren gainean

Errespetatuko ote dute Osakidetzak eta bere menpeko zerbitzu-erakundeek Gasteizko Legebiltzarraren akordioa? Edozein kasutan, LABen iritziz horrela izan dadin exijitu behar zaie zentruz zentru eta errespetatzen ez den lekuetan publikoki eta irmoki salatu.

…………………………..
berria.info:
Lehentasunezko unitateetako kontratazio behin-behinekoa dela eta, Jaurlaritzari eskatu dio langile horiek hartzean «euskaraz jakitea lehenesteko»

Egoera bat irudikatzeko eskatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak atzo Eusko Legebiltzarrean. «Zer gertatuko litzateke erdal hiztun bat medikuarengana joan eta hark esango balio ‘ez dizut ulertzen’?». Birritan galdetu zuen: «Zer gertatuko litzateke?». Zer pentsa eman nahi izan zien gainerako taldeetako legebiltzarkideei. Eta salaketa egin zuen, ataka hori herritar askorentzat ohikoa dela azalduz: «Etengabe gertatzen zaigu euskaldunoi». Irakurtzen jarraitu

Analisien emaitzak euskaraz jasotzea eskatu diote Osakidetzari 30etik gora langilek

2013-10-01  erabili.com

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat osasun zentrotako mediku, erizain, erizain-laguntzaile eta administrarik helarazi diete eskaera bera osasun zerbitzuetako zuzendariei eta Osakidetzako Euskara Zerbitzuaren buruari, “alde batetik erabiltzaileen eta osasun langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta bestetik zerbitzuaren kalitatea hobetzeko”. Odol eta gernu analisiak euskaraz egitea nahi dute, hasteko. Irakurtzen jarraitu

Proben emaitzak euskaraz ere emateko eskatzen hasi dira Osakidetzako langileak

aitor montesberria.info
Gaixoei egiten dizkieten proba edo azterketa osagarrien emaitzak euskaraz ere emateko. Horixe eskatzen hasi dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari Osakidetzako langileak. «Mito bat da kalitatea eta euskara uztartu ezinak direla. Kalitatea gertutasunak bermatzen du, eta gertutasuna pazientearen hizkuntzan komunikatuz lortzen da, besteak beste». Aitor Montes Aramaioko (Araba) familiako medikuaren hitzak dira. Hark ere egin du eskaria, Osakidetza euskalduntzea baitu helburu. «Euskal Herria Esloveniaren tamainakoa da, biztanle kopuruan ere bai. Han pazientearen hizkuntzan hitz egiten dute medikuek. Euskal Herrian osasunean euskara berma daiteke, ziur nago».
Irakurtzen jarraitu

Billabonako Euskal Herrian Euskaraz-ek Osakidetza kritikatu du, BECen egindako oposaketengatik

ehe billabona osakidetza2_txikieuskararensemaforoa.blogspot.com.es:

Datorren asteburuan Eusko Jaurlaritzak esleitutako lanpostu publikoak eskuratzeko azterketa egin behar izango du Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetara (LEP) aurkezten den herritar andanak. Ekainaren 15,16 eta 17an Barakaldoko BECen egingo diren oposaketek ez dute berrikuntza handirik ekarriko herri euskaldunari dagokionez. Zaharrak berri, beraz. Irakurtzen jarraitu

Euskaraz osasuntsuago kanpaina jarri dute abian OEEk eta Zarauzko EHEk

EUSKARAZ_OSASUNTSUAGO_zarautzhttp://urolakosta.hitza.info

Euskal Herrian Euskaraz taldeak eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak Euskaraz osasuntsuago! kanpaina abiatu berri dute. Zarautzen osasun arloan ere euskaraz bizitzea sustatzea du helburu, eta bi alderdi  ditu. Batetik, herritarrek mediku euskalduna eskatzera animatu nahi dituzte, eta, bestetik, mediku euskalduna dutenen kasuan, haiekin euskara erabiltzen hastera bultzatu. «Askotan, nahiz eta medikuak euskaraz jakin, gaztelaniara jotzen dugu harekin hitz egiterakoan. Ohitura zaharrak hautsi behar dira, eta euskaraz aritu, medikuarenean ere», azaldu du  EHEko kide Idoia Agotek. Irakurtzen jarraitu

Osabide euskaratzea adostu dute EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk

osabide euskarazBerria.info – 2013-02-14

Osakidetzan erabiltzen diren tresna informatikoak euskaratzeko plana eskatu dute, hiru hilabete barrurako. Osakidetzaren euskara plana berritzen hasteko ere galdegin dute, “euskararen erabilera bultzatzeko egitasmo berria” abian jartzeko.

Osakidetzak urtarrilean jakinarazi zuen Osabide tresna informatikoa euskaraz jartzeko, “diru aldetik bideragarria” ez zelako. Gaur, ordea, lanabes hori legegintzaldi honetan bertan euskaratzea adostu du Eusko Legebiltzarreko gehiengoak. EAJ, EH Bildu eta PSE-EEren artean adostu dute testua, eta Eusko Jaurlaritzari eskaera egin diote. Osakidetzan erabiltzen diren “euskarri eta lanabes informatikoak” ele bitan jartzeko plan bat aurkezteko, hiru hilabeteko epea jarri dute alderdiek. Irakurtzen jarraitu