Osakidetzako II. Euskara Planari LAB sindikatuak egindako ekarpenak

Azken ikasturte honetan, Osakidetzako euskara plana denon ahotan egon da. 2013Ko Ekainaren 17an Eusko Jaurlaritzak gasteizen Lehengo euskara Planaren ebaluazioa aurkeztu zigun eta baita hurrengo euskara planaren oinarriak. Bilera horretan, euskara plan berri horren diseinuan eta garapenean langileon parte hartzea ezinbestekoa zela adierazi genuen eta bigarren euskara Planean parte hartzeko prestutasuna adierazi genuen. Irakurtzen jarraitu

OEE: Atzerapausu handia Osakidetzaren Plan berrian

ooegunea.org:
El Mundo egunkariak argitaratutakoaren arabera, herenegun onartutako Osakidetzaren 2. Euskara Planean, zirriborroan jaso ziren bi puntu garrantzitsu bertan behera geratu dira:

a) Pazienteen eta langileen hizkuntza lehenetsia jasota edukitzea. Puntu hau garrantzitsua da bezeroen hizkuntza-aukera zein den ikusteko eta zerbitzua haiek nahi duten hizkuntzan eman ahal izateko. El Mundok berak kanpaina handia hasi zuen horren kontra eta azkenean bere helburua lortu duela esan genezake. Irakurtzen jarraitu

EH Bilduk eta EAJk Osakidetzari eskatu diote behin behineko kontratazioetan euskaraz jakitea lehenesteko

legebiltzar eskaera osakidetzari _kontratazioak 2013_11_18

Onartutako proposamena irakurtzeko klikatu irudiaren gainean

Errespetatuko ote dute Osakidetzak eta bere menpeko zerbitzu-erakundeek Gasteizko Legebiltzarraren akordioa? Edozein kasutan, LABen iritziz horrela izan dadin exijitu behar zaie zentruz zentru eta errespetatzen ez den lekuetan publikoki eta irmoki salatu.

…………………………..
berria.info:
Lehentasunezko unitateetako kontratazio behin-behinekoa dela eta, Jaurlaritzari eskatu dio langile horiek hartzean «euskaraz jakitea lehenesteko»

Egoera bat irudikatzeko eskatu zuen EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak atzo Eusko Legebiltzarrean. «Zer gertatuko litzateke erdal hiztun bat medikuarengana joan eta hark esango balio ‘ez dizut ulertzen’?». Birritan galdetu zuen: «Zer gertatuko litzateke?». Zer pentsa eman nahi izan zien gainerako taldeetako legebiltzarkideei. Eta salaketa egin zuen, ataka hori herritar askorentzat ohikoa dela azalduz: «Etengabe gertatzen zaigu euskaldunoi». Irakurtzen jarraitu

OEEk Osakidetzaren II. Euskara Planaren zirriborroari buruzko bere iritzia plazaratu du

Osakidetzak badu II. Euskara Planaren zirriborroa, eta OEEk dokumentuari buruzko bere iritzia plazaratu du. Oro har balorazio positiboa egin badu ere, zer hobeturik ere ikusi du osasun langileen elkarteak II. Euskara Planaren zirriborroan. Beren iritziz “Planaren jarraipen batzorde orokorra zehaztu gabe uztea hutsune handia” da. Gainera, ezinbestekotzat jo dute “euskaldunen bilguneekin lankidetza zintzoan aritzea, UEMArekin, besteak beste.” Eta “planaren aterpean topaleku ofizial bat sortu beharko” litzatekeela uste dute.

 

Iritzi artikulua osorik: Irakurtzen jarraitu

LAB: Osasun zerbitzuetan euskararen normalizaziorako plangintzaren oinarriak

lantokietan euskaraz labEuskara Euskal Herriko berezko hizkuntza da, bai eta ofiziala ere Euskal Herriko zenbait zonaldetan. EAEko Autonomia Estatutuak euskara berezko hizkuntzatzat jotzen du eta hizkuntza ofizialen maila aitortzen dio gaztelaniarekin batera. Nafarroako Amejoramendu Legeak ere ofizialtasuna aitortzen dio lurralde euskaldunetan. Proposamen osoa irakurri