Euskara ez dago osasuntsu Osakidetzan

Gotzone Amuriza – LABeko Osakidetzako euskara taldeko kidea:

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna igaro da. Egun horretan bertan, Osakidetzan, 2013ko abenduan abiatu zen Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planari amaiera eman zitzaion. Orain, planaren balorazioa dator eta balorazio honen ostean, III. Planaren diseinua eta onarpena. Irakurtzen jarraitu

Osakidetzan, zerbitzua eta lana euskaraz egin ahal izatea bermatzea eskatu dugu Usansoloko ospitalean

lab.eus: Ekimen ibiltaria Usansoloko ospitalera iritsi da gaur. Urriaren 16an Iruñean abiatu ondoren, Euskal Herria zeharkatzen ari da “Lan duina, bizi duina; aktibatu prekarietatearen kontra” lemapean. Abenduaren 6an amaituko da Durangon. Gaur kontzentrazioa egin dugu Usansoloko ospitalean “Gure eskubidea delako, Osakidetzan, zerbitzua eta lana, euskaraz” lemarekin. Eskuorriak ere banatu dizkiegu bertako langile eta abarri. Gehiago irakurri