Ordezko mediku erdaldunak jarri izana salatu du Kontseiluak

Gara egunkariaKontseilua.eus: Behin berriro ere, udara iritsi eta euskaraz artatuak izateko eskubiderik gabe gelditu gara euskaldunok. Hori da hainbat herritako (Aulesti, Azpeitia, Donostia, Errenteria, Errezil, Oiartzun,…) osasun zerbitzuetan gertatu dena, hizkuntza eskakizuna betetzen ez duten ordezko medikuak ezarri baitituzte. Albiste osoa irakurri

Kontseilua: Osakidetza euskalduntzeko beharrezkoa da neurri ausartak hartzea

Kontseilua - Osakidetza Euskara PlanaEuskararen normalizazio prozesuan Osakidetza bezalako zerbitzuen euskalduntzea garrantzitsua da oso, batetik egunero milaka herritarrek erabiltzen duten oinarrizko zerbitzua delako eta bestetik bertan milaka langilek lan egiten dutelako eta herritarren ikuspegitik osasun asistentzia oinarrizko eskubidea dela gogoratu behar dugu. Ez dago osasun asistentzia duina jasotzerik berezko hizkuntzan ez bada. Ezaugarri horiek egiten dute berezi Osakidetza eta horiek bilakatzen dute lehentasunezko euskararen normalizazio prozesu orokorrean. Albiste osoa irakurri

Udal eta herritarrek euskaldunon eskubideak errespetatzea exijitu diote Osakidetzari

tolosan osakidetzan euskarazaiurri.com:
Atzo iluntzean UEMAk Villabonako anbulatorio aurrean antolatutako jendaurreko agerraldian 40 lagun inguru bildu zen. Tartean EHEko kideak, LAB sindikatuko kideak, UEMAko udaletako hautetsiak, eskualdeko euskaltzale batzuk eta herritar soilak.
Marimi Ugalde Irurako Udaleko alkateak Udalek onartutako mozioa irakurri zuen; gero, Paul Bilbao Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak hitza hartu zuen eta, azkenik, Xabat Laborde EHEko kideak bere ekarpena egin zuen.  Irakurtzen jarraitu