Euskara administrazioan, LAB sindikatuaren oharra

lab-banderak-manifanGuztion eskubideak bermatuko dituen administrazio eta sektore publikoaren alde egiten dugu, baita hizkuntza eskubideei dagokienez ere

Ika-mika handia eragin du atzo PSE-EEk euskarak administrazioan izan behar duen lekuaren inguruan aurkeztutako bideoak. PSE-EEk probokazioaren bidea aukeratu du hauteskunde kanpainan lekua egiteko. Horrek ekarri ahal dizkion etekin edo galera elektoraletatik harago, LAB sindikatuak bideoan esandakoa suposatzen duen ageriko zentzugabekeria berretsi nahi du. Guztia irakurri

Donostialdean, ekaineko kontratazioan euskararen betekizuna ez da errespetatu kontratazio ugaritan

Euskara Kontratazio azterketa donostialdea ekainaDuela egun gutxi UEMAk salatu zuen Segura, Aulestia, Errezil eta Azpeitiako osasun etxeetako mediku ordezkapenetan atzerapausoak eman zirela, mediku euskaldunen ordezkapenak euskaraz ez dakiten medikuen bidez egin zirelarik.

Bada, jaso berri dugun Osakidetzako Donostialdeako ekaineko kontratazio txostena azterturik, hainbat kasu antzeman ditugu non lanpostuaren euskara betekizuna ez den errespetatu, eta ez soilik medikuen kategorian.

Osakidetza, eaj-pnv, por favorrrr….

Gurutzeta por favor hagan una sola colaGaztelera hutsezko kartelak non-nahi Gurutzetako Ospitalean ere. Ez txoko ezkutuetan, ez, herritarren informazio guneetan bertan, jende guztiaren aurrean ikusgai, lotsik gabe. Gurutzetako dozenaka arduradunen muturren aurrean ere, baina ez du axola, no pasa nada.

Euskararen normalizazioan konpontzeko atal errezenean, karteldegia, horrela gaude. Atera kontuak nola gauden gainontzeko ataletan.

Buruzagitza ez-euskaldunak. Noiz arte?

euskara planeko 54h puntua buruzagiek dd jarriOsakidetzako arduradun politikoek euskararen araudia, beraiek egina, bete gabe jarraitzen dute kasu honetan ere. Duela bi urte, 2014. urtean jadanik hasiak egon behar ziren buruzagitza lanpostuei euskararen betekizuna ezartzen. Baina ez, gaur egun oraindik ere Osakidetzako buruzagiei ez zaie euskararen ezagutza eskatzen.

Euskara Osakidetzan, interpreteekin lotsak estali?

Osakidetzainterprete irudiako LAB sindikatuaren idatzia: Barrualde-Galdakao ESIko medikuen prestakuntza espezializaturako ikasketa-burua izendatzeko lehiaketa publikoa zabaldu du Osakidetzak. Lehiaketara aurkeztu den medikuetako batek proiektua euskara hutsez aurkeztu du eta egun batzu barru epaimaiharen aurrean egin beharreko ahozko azalpena ere euskaraz egingo duela jakinarazi du. Irakurtzen jarraitu

Osakidetza euskalduntzeko Jaurlaritzaren borondate eskasa agerian uzten duten adibideak

kontraesanaLAB Sindikatua: Jaurlaritzako arduradun politikoek eta Osasun Saileko arduradunek sarritan adierazten dute Osakidetzan euskararen normalizazioa lehentasunezkotzat dutela. Errealitateak, ordea, bestelako ondorioetara garamatza. Badira hainbat egoera Osakidetzan euskararen benetazko normalizazioa ezinezko egiten dutenak. Irakurtzen jarraitu