KEXAK AURKEZTU

LANGILEA NAIZ
Zer eskatu dezaket?

Besteak beste:

  • Programa informatiko guztiak euskaraz ere izatea.
  • Lanerako inprimaki guztiak euskaraz ere izatea.
  • Osakidetzako intranet, foro…  guztiak euskaraz ere izatea.
  • Osakidetzak edota zure zerbitzu erakundeak igortzen dizkigun mezuak euskaraz ere izatea.
    • Bereziki hizkuntza eskubideak sistematikoki  errespetatu behar dira langileekin harreman zuzen eta etengabea duten unitateetan: zuzendaritzetan, pertsonal departamentuan, informatikan, kudeaketa ekonomikoan, lan-osasunean, irakaskuntza-prestakuntzan eta komunikazioan. Kasu hauetan, bi hizkuntza ofizialen erabilera bermatu behar du.
    • Enplegatuaren Ataria aplikazioan langileak lehentasunezko hizkuntza euskara aukeratuz gero erakundeak ahalbidetu beharko du langileek izapide (tramite) guztiak lehenetsitako hizkuntzan egitea.
  • Historia Klinikoa euskaraz betetzeko eskubidea, pazienteak hala nahi badu.
  • Orokorrean, langileak euskaraz lan egin ahal izatea bermatu behar du Osakidetzak: zerbitzua euskaraz eskaini, euskaraz lan egin eta euskaraz komunikatu.

osakidetzan euskaraz zergatik ezERABILTZAILEA NAIZ Zer eskatu dezaket?

Besteak beste: Osakidetzako Euskara Planean jasotako araudiaren arabera, Harrera- informazio gune guztietan:

  1. Erabiltzaileei hasierako agurra eta lehenengo esaldiak euskaraz izango dira beti, informazio unitate guzti-guztietan, langileak euskaraz jakin ala ez.
  2. Agurraren ondoren, kasu guztietan onartuko da solaskideak aukeratutako hizkuntza, behin ere beste hizkuntza bat erabiltzera behartu gabe eta inolako desorosotasunik sortu gabe.
  3. Herritarren batek euskalduna ez den langile bati euskaraz egiten badio, langileak errespetu osoz ahalbidetu beharko dio lankide euskaldun batek lehenbailehen artatzea. Eta euskaraz artatzeko inor ez badago, egoera azaldu eta, nahi izanez gero, desadostasuna Paziente eta Erabiltzailearen Arreta Zerbitzuan ager dezakeela ere esango dio.

Harreraren ostean: Zerbitzu-erakundeek ele bietako arreta bermatu beharko dute gutxienez lehentasunezko unitateetan eta, hala badagokio, ele bietako espezialitateetan ere.

  • Lehen Mailako Arretako erakunde guztiek familia-mediku, pediatra edo emagin euskalduna hautatzeko aukera emango diete erabiltzaileei.
  • Aurrerantzean bai paziente berriak inskribatzean bai medikua aldatzeko eskabideetan herritar guztiei galdetuko zaie familia-mediku, pediatra edo emagin euskaldunik nahi duten.
  • Lehen Mailako Arretako zerbitzu-erakunde guztiek erabiltzaileei galdetuko diete ea beraien datu pertsonalei lehentasunezko hizkuntza eranstea nahi duten.
  • Paziente batek lehentasunezko hizkuntza euskara duela adierazi eta gero, zerbitzu-erakundeak, betiere zerbitzu elebidunen eskaintzak eta profesionalen kupoek hala ahalbidetzen badute, aukera eman beharko dio familia-mediku, pediatra, emagin edo bestelako profesional euskalduna hautatzeko. Gainera, ospitaleetako euskarazko espezialitateen eskaintza kontuan hartuta, euskara lehenesten duten pazienteei profesional euskalduna eskainiko zaie bai Lehen Mailako Arretako zentrotik espezialitate mediko batera bideratuak izaten direnean bai pazientea bera ospitalera zuzenean joaten denean.

* * * NON AURKEZTU KEXAK * * *

EUSKARAREN TELEFONOA BEHATOKIAEUSKARAREN TELEFONOA: Hizkuntz Eskubideen Behatokia elkartearen zerbitzua erreferentzia eta aintzindaria da arlo honetan eta nahiz eta kexak aurkeztean  bide desberdinak erabili “Euskararen telefonoa” ere beti erabiltzea gomendatzen dizugu LAB sindikatutik. Zeure hizkuntza-eskubideen inguruko galderaren bat baduzu, argibideak, informazioa, aholkularitza juridikoa, ere eskaintzen dizute. Telefonoz – 902 194 332 – edota internetez aukeztu ditzakezu kexak. Kexa, zorion eta kontsultak konfidentzialtasunez bideratuko dira, zure datuak publiko egin gabe. Ez dira kexa anonimoak onartzen, baina zure datoak ez zaizkio kexa jasotzailea den erakundeari igortzen.

AKUILARI

AKUILARI.EUS orrian Behatokiak mugikorrerako egindako aplikazioa deskargatu daiteke

………………………………………………………………………………………………………….. ELEBIDE

ELEBIDE: Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzak sortua. Beren orrian agertzen denez zuri entzun ostean, prozesua martxan jarri, eta jarraipen estua egingo diogu kasuari, dagokion entitateak erremedioa jar diezaion. Zerbitzuak konfidentzialtasun osoz jardungo du, eta ez du herritarraren datu pertsonalik zabalduko.

Utzi iruzkina