Azterketa guztiak gazteleraz diseinatuko dira

Aurreko asteetan Epaimahaikideen formakuntzarako hiru bilera egin ziren.

Osakidetzako 2018/19 Enplegu Publiko Eskaintzako bigarren faseko azterketak izango dira laster.

๐Ÿง HIRU BILERAK GAZTELERA HUTSEAN EGIN ZIREN.

Baina egon zen euskaldunontzat bestelako mespretxurik ere:

Azalpenak eman zituen Osakidetzako zuzendaritzakideak adierazi zuen, lasai lasai eta normaltasun osoz adierazi ere, EPEko AZTERKETA GUZTIAK GAZTELERAZ DISEINATUKO DIRELA, eta ondoren itzultzera bidaliko direla.

Laneko hizkuntza, gaztelera. Eta euskaldunok halamoduzko itzulpenen menpe. Horrela gaude Osakidetzan euskarari dagokionez.

CCOO eta UGT, Osakidetzan euskararen normalizazioa trabatu nahian!

CCOO eta UGT-k, Osakidetzako Mahai Sektorialeko Kontratazio Akordioaren inguruko azken bileretan, euskara eskakizunen gaia argudiatu dute desadostasun puntu “garrantzitsu” eta onartezin gisa.

Adibidez, Ekainak 25eko Osakidetzako Mahai Sektorialeko bileran, hau adierazi zuen CCOO-ko ordezkariak:
“๐™ƒ๐™–๐™ฎ ๐™˜๐™ช๐™š๐™จ๐™ฉ๐™ž๐™ค๐™ฃ๐™š๐™จ ๐™ฆ๐™ช๐™š ๐™ฅ๐™–๐™ง๐™– ๐™ฃ๐™ค๐™จ๐™ค๐™ฉ๐™ง๐™–๐™จ ๐™จ๐™ค๐™ฃ ๐™˜๐™ช๐™š๐™จ๐™ฉ๐™ž๐™ค๐™ฃ๐™š๐™จ ๐™™๐™š ๐™›๐™ค๐™ฃ๐™™๐™ค ๐™ฎ ๐™ฃ๐™ค ๐™˜๐™ค๐™ข๐™ฅ๐™–๐™ง๐™ฉ๐™ž๐™ข๐™ค๐™จ ๐™˜๐™ค๐™ข๐™ค, ๐™ฅ๐™ค๐™ง ๐™š๐™Ÿ๐™š๐™ข๐™ฅ๐™ก๐™ค, ๐™˜๐™ž๐™š๐™ง๐™ฉ๐™– ๐™ข๐™–๐™ฃ๐™š๐™ง๐™– ๐™™๐™š ๐™š๐™ญ๐™ž๐™œ๐™ž๐™ง ๐™ก๐™ค๐™จ ๐™ฅ๐™š๐™ง๐™›๐™ž๐™ก๐™š๐™จ ๐™š๐™ฃ ๐™ก๐™ค๐™จ ๐™˜๐™ค๐™ฃ๐™ฉ๐™ง๐™–๐™ฉ๐™ค๐™จ ๐™ฉ๐™š๐™ข๐™ฅ๐™ค๐™ง๐™–๐™ก๐™š๐™จ ๐™˜๐™ช๐™–๐™ฃ๐™™๐™ค ๐™ฃ๐™ค ๐™๐™–๐™ฎ ๐™ฃ๐™–๐™™๐™ž๐™š ๐™š๐™ฃ ๐™ก๐™–๐™จ ๐™ก๐™ž๐™จ๐™ฉ๐™–๐™จ ๐™ฆ๐™ช๐™š ๐™˜๐™ช๐™ข๐™ฅ๐™ก๐™– ๐™˜๐™ค๐™ฃ ๐™š๐™จ๐™š ๐™ง๐™š๐™ฆ๐™ช๐™ž๐™จ๐™ž๐™ฉ๐™ค”.

Ez da egoera berria, zoritxarrez. Beste adibide zehatz bat aipatzearren, irudiko albistea 2016koa da. CCOO sindikatuak behin eta berriro euskararen aurkako epaiak ematen dituen EAEko Auzitegi Nagusiaren babesa eskatu eta epaitegiak sindikatuaren argudioak ontzat eman zituen, Euskara Planeko neurri garrantzitsu eta beharrezko bat baliogabetuz, euskararen normalizazioaren kaltetan.

Sindikatu batzuentzat, antza, Osakidetzan euskara, oraindik, 2021. urtean, bigarren mailako hizkuntza izaten jarraitu behar du: gaztelera beharrezkoa bai, baino ez euskara. ๐—”๐˜€๐—ธ๐—ถ ๐—ฑ๐—ฎ! ๐—ป๐—ผ๐—ฟ๐—บ๐—ฎ๐—น๐˜๐—ฎ๐˜€๐˜‚๐—ป๐—ฒ๐˜‡ ๐—ฒ๐˜‚๐˜€๐—ธ๐—ฎ๐—ฟ๐—ฎ๐˜‡ ๐—ฒ๐—ฟ๐—ฒ ๐—น๐—ฎ๐—ป ๐—ฒ๐—ด๐—ถ๐—ป ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐˜‡๐—ฒ๐—ฟ๐—ฏ๐—ถ๐˜๐˜‡๐˜‚๐—ฎ ๐—ฒ๐—บ๐—ฎ๐˜๐—ฒ๐—ฎ, ๐—น๐—ฎ๐—ป๐—ด๐—ถ๐—น๐—ฒ ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—ต๐—ฒ๐—ฟ๐—ฟ๐—ถ๐˜๐—ฎ๐—ฟ๐—ฟ๐—ผ๐—ป ๐—ฒ๐˜€๐—ธ๐˜‚๐—ฏ๐—ถ๐—ฑ๐—ฒ๐—ฎ ๐—ฑ๐—ฎ!

Euskararentzat jarrera larriak Osakidetzan

Plazara begirako ekintzetan (Euskaraldia, Korrikaโ€ฆ) euskararen bultzatzaile jartzen dute beraien burua, eta gero, benetan eragina izan behar duten guneetan, jarrera guztiz alderantzizkoak dituzte.

Idatzi honen bidez euskararen inguruan Osakidetzaren erabakiek eta sindikatu batzuek, SATSEk bereziki, azken asteotan euskararekiko duten jarrerek sortu diguten kezkaren berri eman nahi dugu. Zehazki, kontratazio ebentualetan euskararen ezagutza eskatzearen inguruan azkenaldian eman diren zenbait erabaki eta jarrera. Idatzi osoa irakurri

Zehaztasun gutxi, arrisku ugari

Egiturakoak ez diren behin behineko kontratuetan euskararen ezagutza eskatzearen inguruan Osakidetzako zuzendaritzak eman asmo zuen atzerapausoa salatu genuen duela aste batzuk. LAB sindikatuak egindako borrokaren ondorioz, eta euskararen aldeko beste zenbait eragilek ere Osakidetza interpelatu ondoren, Osakidetzako zuzendaritzak bere proposamena egokitu behar izan du, Osakidetzako Euskara Normalizatzeko Planean bigarren lehentasunezkotzat izendatzen diren unitateetan ere zenbait kasutan euskararen ezagutza beharrezkoa izango dela jasoz beraien azken proposamenean.

Zoritxarrez, Osakidetzaren azken proposamen hau, aurrepausoa den arren, ezin dugu ontzat eman. Horrela adierazi diogu Osakidetzari, eta proposamenak dituen hainbat hutsune konpontzeko alegazioak igorri dizkiogu.

Hauek dira, gure ustez, zuzendu beharrekoak:

  • “Se velarรก” hitzak ez du ezer bermatzen, modu argiagoan zehaztu behar da.
  • Garbi adierazi behar da behin behineko kontratazioak egin ondoren Euskara Planean zehazten diren minimoetara iristen dela zainduko dela. Kontratazioak egin aurretik iristen dela kontutan hartzeak ez da nahikoa, behin behineko kontratazioen ondorioz minimo horien azpitik, hutsean ere kasuren batean, gera bait daiteke bestela zerbitzuko langileen euskara ezagutze porzentaia. Eta Osakidetzako azken proposamen hau bere hortan onartzen bada, aipatzen dugun zehaztasun hau txertatu gabe, Pertsonal eta kontratazio sailen egoera eta borondatea ezaguturik ziur gaude arrisku hori gauzatu egingo dela.
  • Behin behineko kontratazioak egiterakoan kontutan hartuko da zerbitzu bakoitzean lortutako langileen euskara egiaztatze portzentaian ez dela atzera egiten. Gainontzean, adibidez, zerbitzu batetan langileen %100ak badu euskararen ezagutza, eta hortaz lana eta zerbitzua euskaraz eskaintzeari dagokionez aurrerapen handia egin, Euskara Planean zerbitzu hortarako ezartzen den minimoa %50ekoa bada, minimoetatik gora egotearen “koltxoi” hori baliatuaz opor garaietan adibidez behin behineko kontratazioak erabili ahalko lirateke euskara eskakizuna ezarria duten lanpostuetako hutsuneak betetzeko.
  • Beharrezkoa deritzogu Euskara Planean gai honi buruz zehazten den “oro har euskararen ezagutza lehenetsiko da” jasotzea proposamenean. Hau da, kontratazioa egiterakoan zerbitzuko euskara ezagutzaren inguruko portzentai edota indizeen inguruko datu zehatzen faltan, edota portzentai horien inguruko zalantzak izatekotan, kasu horietan lehenesten den aukera euskaradun langilea kontratatzea izatea, eta ez alderantziz.

Ikusteko dago ea Osakidetzak zer erantzun ematen dien gure eskakizunei. Aurreko idatzietan adierazi dugunez, Osakidetzak hilabete hauetan egindako proposamenak, hemen agertzen duguna ere, Euskara Planean ezartzen denaren behetik daude, bai eta duela urte batzuk Osakidetzak egindako proposamenetatik behera ere. Gure ustez, gutxien gutxienik beraien azken proposamenak dituen zehazgabetasunak konpondu beharko lirateke.

Gai honekin lotuta, gure ustez larria den jarrera baten berri eman nahi dugu: Martxoaren 24ko Mahai Sektorialean, sindikatuok Osakidetzako zuzendaritzarekin gai hau eztabaidatu genuen. Sindikatuok kontratazio akordioaren inguruko ekarpenak egiteko txanda izan genuenean, bereziki deigarria eta larria iruditu zitzaizkigun SATSE sindikatuko ordezkariaren eskaerak. Osakidetzak planteatzen dituen aurrerapauso urrien aurka egin zuen, eta estrukturalak ez diren lanpostuetako ordezkapenetan euskara inoiz ez izatea beharrezkoa eskatu zuen. Hau da, ez 1. lehentasunezko lanpostuetan eta ezta 2. lehentasunezkoetan ere. 

Hauek izan ziren SATSEren adierazpen eta eskaerak:

โ€œEn cuanto a la situaciones especificas para la cobertura de puestos con Fecha de Preceptividad vencida, queremos remarcar que el conocimiento del euskera vendrรก determinado para los puestos con Fecha de Preceptividad vencida que formen parte de la plantilla estructural. Por tanto, todo lo no estructural y de carรกcter eventual no puede llevar la exigencia del perfil de ningรบn modo, independientemente de la naturaleza de  la unidad que motive la contrataciรณn y la zona sociolinguรญsticaโ€

SATSE sindikatuaren eskaera honek suposatzen du, besteak beste, erabat euskaldunak diren herrietako informazio guneetan, medikuntza, erizaintza, pediatria unitateetan ere, eta nahiz eta unitate horietako gehienetan lanpostuen %100ak euskara eskakizuna ezarria izan, euskararen ezagutza ez egotea bermatuta behin behineko kontratazioetan.

LAB sindikatuan kezkatuta gaude ematen ari diren  euskararen kontrako jarrera hauekin. Zoritxarrez, jakitun gara beste zenbait sindikatu ere, nahiz eta ez duten hain agerian adierazi, euskararen normalizazioa lortzeko neurriak ezartzearen aurkako presioa egiten aritzen direla.

LABen ustez, bada garaia euskarari dagokionez anbizioz jokatzeko, etorkizunari begira. Osakidetzako langileok euskaraz lan egiteko eskubidea dugu, eta erabiltzaileok, euskaraz artatuak izateko.  Eta Osakidetzako langileen behin-behineko kontratazioan euskara aintzat ez hartzea eskatzen duten jarrera hauek gure ustez eskubide hauek guztiak urratu baino ez ditu egiten.

LAB sindikatua: Osakidetzak proposatutako Kontratazio Akordio berria atzerakada larria da euskararentzat EAEko enpresa publiko handienean

Osakidetzako Zuzendaritzak Osasuneko Mahai Sektorialean dauden sindikatuei helarazi digun Kontratazio Akordioaren zirriborroa, praktikan jarriz gero, atzerapauso larria izango litzateke euskararen erabileraren normalizazioan erakunde publikoan, hau da, EAEko enpresa publiko handienean.TXOSTENA: Osakidetzaren Kontratazio Akordio berriaren proposamena. Euskararentzat atzerapauso larria Deskargatu

Osakidetzaren proposamenak ez luke euskararen ezagutzarik eskatuko egiten diren egiturazkoak ez diren behin-behineko kontratu gehienetan. Ezagutza hori โ€œ1. lehentasunekoโ€ lanpostuetarako kontratuetan baino ez litzateke eskatuko, hau da, pediatria-zerbitzuekin eta informazio-guneekin lotutako lanpostu batzuetan soilik, edo %70tik gorako populazio euskalduna daukaten herrietan.

Kontuan hartzen badugu Osakidetzan horrelako 60.000 kontratu inguru egiten direla urtero euskararen ezagutza kontuan hartu gabe, eta horietako askok hilabeteak edo denboraldi luzeak irauten dutela, erraz uler daiteke horrek Osakidetzan euskararen normalizazioari eragiten dion kalte larria, Osakidetza arreta euskaraz ez emateagatik kexa gehien jasotzen dituen euskal zerbitzu publikoetako bat izanik.

Osakidetzak hainbat urtez erabili izan ditu aldi baterako kontratu horiek egiturazko beharrak estaltzeko, euskararen ezagutzarik eskatu gabe, baita euskara-eskakizuna esleituta zuten lanpostuetan ere.

Azken urteotan, eta praktika horrek zekarren oztopoaren aurrean, bai Erakundearen Euskara Planak, bai Eusko Legebiltzarreko Akordio batek eta baita Osakidetzaren barne-jarraibideek ere neurriak jarri dituzte mahai gainean kontratazio guztietan, baita egiturazkoa ez den aldi baterako kontratazioetan ere, euskararen ezagutza eskatzea lortzeko.

Horregatik, ez dugu Osakidetzaren jarrera ulertzen, azken urteotan aurreratutakoari bizkarra eman eta euskara ahanztera kondenatuko lukeen Kontratazio Akordio berri bat planteatzen duenean. LABek kezkaz ikusten du Eusko Jaurlaritzak eta Osakidetzako zuzendaritzak euskarari buruz egiten duten diskurtso bikoitza: irudi-kanpainak eta hitz onak, baina praktikan, mespretxua eta ahanztura euskararentzat, ez dezagun ahaztu, gure herrialdean ofiziala den hizkuntza.

LABek urteak daramatza borrokan, gehienetan bakarka, osasuna bezalako zerbitzu publiko garrantzitsu eta sentibera batean euskarak merezi duen lekua izan dezan. Urteak daramatzagu Osakidetzako zuzendaritzari behin-behineko kontratazioetan ere euskara kontuan hartzeko eskatzen. Osakidetzak mahai gainean jarri duen Kontratazio Akordio proposamenak bizkarra ematen die herritarren, Arartekoaren eta Eusko Legebiltzarraren eskariei, ez du Euskara Plana betetzen, eta atzerapauso larria da aldi baterako kontrataziorako indarrean dauden irizpideetan.

Hori dela eta, LABek Osakidetzako Zuzendaritzari eta Osasun sailburuari eskatzen diegu atzera egin dezatela astakeria honetan, eta Kontratazio Akordio berria balia dezatela Osakidetzan euskararen erabileraren normalizazioan aurrera egiteko, euskal jendarteak eskatzen duen moduan.

ADI! Osakidetzaren Kontratazio Akordio berriaren proposamena: EUSKARARENTZAT ATZERAPAUSO LARRIA!

Ospitaleetan, besteak beste, euskararen normalizaziorako lehentasunezkoak jotzen diren lehentasunezko unitate gehienetan aurrerantzean Osakidetzak ez du euskararen ezagutza eskatu nahi behin-behineko kontratuetan.

Osakidetzan euskara eskakizunak egiturako lanpostuei ezartzen zaie, eta egiturako lanpostuak betetzeko EZ diren “errefuertzo” kontratazio “ebentualak” (“behin-behinekoak” ere deituak) ez daudenez hoiei lotuak, ez da euskararen ezagutzarik eskatu izan kontratu “ebentual” horiek betetzeko.

Egoera horrek sekulako ondorio kaltegarriak sortu izan ditu euskarari dagokionez. Adibidez, euskara eskakizuna ezarria zuten lanpostuak bete izan dira euskaraz ez zekiten langileekin, edozein zelarik ere zerbitzua: pediatria, informazio guneak… Orokorrean, hizkuntza eskakizuna ezarria duten lanpostu desberdinetako hutsuneak betetzeko ere baliatu izan direnez kontratu “ebentual” hauek, opor garaietan zerbitzu batetako hutsuneak betetzeko adibidez, kontratazio hauetan ez da euskara eskakizunik eskatu.

Egoera konpondu asmoz, 2013. urtean Eusko Legebiltzarrak, EAJ eta EHBilduk adostutako proposamena medio, Osakidetzari eskatu zion euskarari dagokionez, lehentasunezkoak diren zerbitzuetako kontratazio ebentualetan oro har euskararen ezagutza lehenestea.

2013ko II. Euskara Planak eskaera hau jaso zuen bere 5.4.g puntuan, honakoa zehaztuz: โ€œLehentasunezko unitateetako behin-behineko kontratazioan, oro har euskararen ezagutza lehenetsiko da, betiere herritarraren asistentzia bermaturik. Kontratazio-irizpide horri buruzko xehetasunak Osakidetzako Mahai Sektorialaren Kontratazio Akordioan zehaztu eta aratuko dira, Plana onartu eta ondoko hilabeteetan.โ€

___________________________________________________________________

Zer dira “Lehentasun mailak”?

Euskara Planean unitateak 3 mailatan banatzen dira:

  • 1. Lehentasuna (edo Lehentasun gorena): Pediatria, informazio guneak, herri erabat euskaldunetako zerbitzuak…
  • 2. Lehentasunezko unitateak: Osakidetzako unitate gehienak.
  • 3. Lehentasunezko unitateak (edota Lehentasunik gabe): Osasun Espezialitate unitateak + mantenua, sukaldea, etabar.

Osakidetzako Lehentasunezko unitateen artean gehien gehienak II. unitate motakoak dira.

Hortaz, azpimarratu behar da, eta Osakidetzako Euskara Planean egiten den banaketaren arabera, Lehentasun goreneko I unitateez gain II. lehentasunezkoak ere “LEHENTASUNEZKO UNITATEAK” direla.

___________________________________________________________________

2014. urtean Osakidetzak Euskara Planean kontratazio ebentualetaz ezartzen zuena Kontratazio Akordioan txertatzeko proposamena egin zuen. Honen arabera, I. Lehentasunezko unitate guztietan eta II. Lehentasunezko gehienetan euskararen ezagutza lehenetsiko litzateke. Proposamen honek ez zuen adostasunik bildu eta ez zen onartua izan.

2016. urtean Osakidetzak beste proposamen bat egin zuen, kontratu ebentualetan progresiboki euskararen ezagutza lehenesteko kronograma batekin: 2019. urtetik aurrera euskararen ezagutza lehenitsiko litzateke I. eta II. lehentasunezko UNITATE GUZTIETAN. Proposamen hau ere ez zen izan onartua.

Araudi hutsuneak sortzen zituen arazo eta kexen aurrean Osakidetzak jardun-irizpide batzuk onartu zituen 2017an. Euskara Planean ezarritakoa betez Kontratazio Akordio berria lortu bitartean behin behinean gutxieneko irizpide batzuk ezartzen ziren bertan. Irizpide hauen arabera euskararen ezagutza lehenetsi behar da I. Lehentasun unitate guztietan, eta baita II. Lehentasunezkoetan ere, unitatearen hizkuntz egoeraren arabera.

Orain, 2021an, Osakidetzaren II. Euskara Planak, eta aurretik Eusko Legebiltzarrak, kontratazio ebentualetan oro har euskararen ezagutza eskatu behar dela ezarri eta 8 urtetara, Osakidetzaren III. Euskara Plana idatzi eta aurrerapausoak eman beharreko unean gaudenean, Osakidetzak Kontratazio Akordio berrirako proposamena aurkeztu die sindikatuei. Proposamen honen arabera euskara kontratazio ebentualetan kasu gutxi batzuetan soilik izango da beharrezkoa, I. lehentasun unitateetako kontratazioetan soilik. Hau ezartzen du zehazki:

โ€œEn los nombramientos eventuales destinados a la prestacion de servicios en la Unidades tipificadas como de prioridad I segun el Plan de Euskera vigente, se dara prioridad a las personas aspirantes que tengan acreditado el correspondiente perfil linguรญstico hasta que se alcance el porcentaje establecido en el citado Plan de Euskeraโ€.

Osakidetzako zuzendaritzak onartu nahi duen Kontratazio Akordio berri honen arabera, adibidez, Hernani eta Ordiziako osasun zentroetako edota Donostia ospitaleko langileen kontratazioetarako egindako kontratu “ebentualetan” oro har ez litzateke euskararen ezagutza lehenetsiko, kasu isolatu batzutan soilik eskatuko litzateke (informazio guneetan eta pediatriako zenbait lanpostutan soilik).

Azpimarratu behar da kontratazio โ€œebentualโ€ hauek milaka eta milaka egiten direla urtean Osakidetzan. Sarritan hilabete luzeetako iraupena dute kontratu hauek, langile desberdinen oporraldiak kubritzeko, etabar. Milaka kasutan kontratazio ebentual hauek egiturazkoak izan beharko liratekeen lanpostuak betetzeko erabiltzen dira, eta langile berdina urte luzez egon daiteke lanpostu horretan, aldiro-aldiro luzatzen dioten kontratu ebentualen bidez. Ondorioz, Osakidetzako zuzendaritzak Kontratazio Akordio berriaren bidez kontratazio hauetan oro har euskararen ezagutza ez eskatzeak ondorio larriak izango ditu Osakidetzako euskararen normalizazio prozesuan. 

LAB sindikatuak Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendaritzari alegazioak igorri dizkio, txosten honetan agertzen diren azalpen guztiekin, eskatuz Euskara Planean ezartzen dena bete dezan eta adieraziz erabat onartezina dela atzerapausoak ematea euskarari dagokionez (are gutxiago maila honetako atzerapauso larria). Zoritxarrez, Osakidetzako zuzendaritzak ez die inolako jaramonik egin alegazio hauei.

Laburbiltzen, Osakidetzak ezarri nahi duen Kontratazio Akordio berriak muzin egiten dio kontratazio ebentualetan euskararen ezagutza aintzat hartzeko herritarren, Arartekoaren eta Eusko Legebiltzarraren eskaerei, Euskara Planean ezarritakoa urratu egiten du, eta gaur egun kontratazio ebentualetan euskara eskatzearen inguruan indarrean dauden irizpideekiko atzerapauso handia da.

Hurrengo laukietan ikus daiteke Kontratazio Akordio berrian kontratazio ebentualetan euskara eskatzearen inguruan ezartzen dena aplikatzeak zein ondorio izango lituzkeen Lehen Arretan, Ospitaleetako zerbitzuetan eta Unitate Administratiboetan. Berdez agertzen diren unitateetan euskararen ezagutza eskatuko litzateke, gorriz daudenetan ez.

Euskara ez dago osasuntsu Osakidetzan

Gotzone Amuriza – LABeko Osakidetzako euskara taldeko kidea:

Abenduaren 3a, Euskararen Nazioarteko Eguna igaro da. Egun horretan bertan, Osakidetzan, 2013ko abenduan abiatu zen Euskararen Erabilera Normalizatzeko II. Planari amaiera eman zitzaion. Orain, planaren balorazioa dator eta balorazio honen ostean, III. Planaren diseinua eta onarpena. Irakurtzen jarraitu

Hau ez da txistea

Irudi hauek Donostia Ospitaleko biltegiko langileei banatu dieten liburuxka batekoak dira. Orga jasotzaileak erabiltzerakoan kontutan hartu beharreko segurtasun neurriei buruz banatu dieten liburuxkatik, hain zuzen. Euskararen arrastorik ez dago liburuxkan. Bestalde, ilustrazio guztietan protagonismo osoa gizonen eskuetan geratzen da eta agertzen diren emakumeen irudiak guztiz sexista eta salagarriak dira. LAB sindikatuak kexa aurkeztu du jada.

Hau ote da Osakidetzak euskararekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa? Administrazioa, euskara eta genero berdintasunarekin konprometituta dagoen heinean, berak kontratatutako enpresei konpromiso bera eskatu behar die. Araudiak horretara behartzen du gainera. Ezin da onartu gidaliburu hori Osakidetzako langileriari banatzea eta etorkizunean material bera berrerabiltzea.

Lotsagarria benetan!

Beraien osasun etxeetara euskaraz ez dakien medikua bidali izana salatu dute Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk

seinalea media vuelta.jpguema.eus: Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk salatu dute Osakidetzak euskaraz ez dakien sendagilea jarri duela lanean lau udalerri horietako osasun etxeetan. Horrekin batera, eskatu dute lanpostu hori mediku euskaldun batekin betetzeko.

Egonkor eta malgua motako kontratuarekin, euskaraz ez dakien pertsona bat kontratatu da urtebetez, ondoren kontratu hori luzatzeko aukerarekin. Kontratazio hori ez da lanpostu jakin bat ordezkatzeko, beraz, ez zaio hizkuntza baldintzarik ezarri. Erakundeei โ€œbenetan larriaโ€ iruditu zaie jokaera hori, udalerri hauen errealitate linguistikoa kontuan izanda, โ€œbehar-beharrezkoaโ€ delako profesional euskaldunak bermatzea. Gehiago irakurri