uema.eus: Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk salatu dute Osakidetzak euskaraz ez dakien sendagilea jarri duela lanean lau udalerri horietako osasun etxeetan. Horrekin batera, eskatu dute lanpostu hori mediku euskaldun batekin betetzeko.
Egonkor eta malgua motako kontratuarekin, euskaraz ez dakien pertsona bat kontratatu da urtebetez, ondoren kontratu hori luzatzeko aukerarekin. Kontratazio hori ez da lanpostu jakin bat ordezkatzeko, beraz, ez zaio hizkuntza baldintzarik ezarri. Erakundeei “benetan larria” iruditu zaie jokaera hori, udalerri hauen errealitate linguistikoa kontuan izanda, “behar-beharrezkoa” delako profesional euskaldunak bermatzea. Gehiago irakurri