Irudi hauek Donostia Ospitaleko biltegiko langileei banatu dieten liburuxka batekoak dira. Orga jasotzaileak erabiltzerakoan kontutan hartu beharreko segurtasun neurriei buruz banatu dieten liburuxkatik, hain zuzen. Euskararen arrastorik ez dago liburuxkan. Bestalde, ilustrazio guztietan protagonismo osoa gizonen eskuetan geratzen da eta agertzen diren emakumeen irudiak guztiz sexista eta salagarriak dira. LAB sindikatuak kexa aurkeztu du jada.
Hau ote da Osakidetzak euskararekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa? Administrazioa, euskara eta genero berdintasunarekin konprometituta dagoen heinean, berak kontratatutako enpresei konpromiso bera eskatu behar die. Araudiak horretara behartzen du gainera. Ezin da onartu gidaliburu hori Osakidetzako langileriari banatzea eta etorkizunean material bera berrerabiltzea.
Lotsagarria benetan!