Hau ez da txistea

Irudi hauek Donostia Ospitaleko biltegiko langileei banatu dieten liburuxka batekoak dira. Orga jasotzaileak erabiltzerakoan kontutan hartu beharreko segurtasun neurriei buruz banatu dieten liburuxkatik, hain zuzen. Euskararen arrastorik ez dago liburuxkan. Bestalde, ilustrazio guztietan protagonismo osoa gizonen eskuetan geratzen da eta agertzen diren emakumeen irudiak guztiz sexista eta salagarriak dira. LAB sindikatuak kexa aurkeztu du jada.

Hau ote da Osakidetzak euskararekin eta berdintasunarekin duen konpromisoa? Administrazioa, euskara eta genero berdintasunarekin konprometituta dagoen heinean, berak kontratatutako enpresei konpromiso bera eskatu behar die. Araudiak horretara behartzen du gainera. Ezin da onartu gidaliburu hori Osakidetzako langileriari banatzea eta etorkizunean material bera berrerabiltzea.

Lotsagarria benetan!

Beraien osasun etxeetara euskaraz ez dakien medikua bidali izana salatu dute Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk

seinalea media vuelta.jpguema.eus: Aizarnazabalgo, Getariako, Zestoako eta Zumaiako udalek zein UEMAk salatu dute Osakidetzak euskaraz ez dakien sendagilea jarri duela lanean lau udalerri horietako osasun etxeetan. Horrekin batera, eskatu dute lanpostu hori mediku euskaldun batekin betetzeko.

Egonkor eta malgua motako kontratuarekin, euskaraz ez dakien pertsona bat kontratatu da urtebetez, ondoren kontratu hori luzatzeko aukerarekin. Kontratazio hori ez da lanpostu jakin bat ordezkatzeko, beraz, ez zaio hizkuntza baldintzarik ezarri. Erakundeei “benetan larria” iruditu zaie jokaera hori, udalerri hauen errealitate linguistikoa kontuan izanda, “behar-beharrezkoa” delako profesional euskaldunak bermatzea. Gehiago irakurri

Beasainen gertatua

Akuilari Beasain haurrarekin itzultzaile

Euskararen erabilpena normalizatzea eta hizkuntz eskudideak errespetatzea lehentasunezkotzat dutela egunero errepikatzen duten Osakidetzako buruzagiek zer dute esateko honetaz? Zer neurri hartuko dituzte horrelakoak ez errepikatzeko, ez Beasainen, ez beste inon?

Euskarak behar du Osakidetzaren Sistema Eragilean!

Asko gara, Osakidetzan ere, eta ditugun traba eta oztopoen gainetik, Osakidetzan euskaraz bizi eta lan egin nahi dugun langileok. Gure hizkuntza delako, gure eskubidea delako, eta Euskal Herriari osasungintza euskalduna, kalitatezkoa, eskaintzea zor diogulako.

Euskarak behar du Osakidetzaren Sistema Eragilean!

Araba ESIko langileak Korrikan. Osakidetzako LAB sindikatuak egindako bideoa:

Basurtu ESIko langileak Korrikan:

WhatsApp Image 2019-04-15 at 13.50.36

Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzetako langileak Korrikan:

WhatsApp Image 2019-04-15 at 14.35.28